Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Walter Rothschild.jpg

Lionel Walter Rothschild, 2. Rothschild Baroia RSF, (Londres, Ingalaterra, 1868ko otsailaren 8 - 1937ko abuztuaren 27a) bankari, politikari eta zoologo britainiarra izan zen, Rothschild familiako kide esanguratsua.

Zoologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walter Rothschild bere zebrekin

Magdalene Collegen ikasi zuen, Cambridgen. 1889 eta 1908. urteen artean N M Rothschild and Sons familiaren enpresan lan egin zuen, nahiz eta bere pasioa zoologia izan, batez ere hegazti eta tximeleten disekzioa. Honela hainbat espedizio zoologikoen patrozinioa egin zuen eta gaiaren inguruan liburuak idatzi zituen.

Bere zelaian kanguruak zituen eta bere gurdia eramateko zebrak hezi zituen. Zoologiko pribatua sortu zuen Tring herrian, Hertfordshiren zuen erresidentziatik gertu. Zoologiko hori 1892an ireki zitzaion publikoari. 1932an, hainbat arazo ekonomiko zituela eta, Historia Naturaleko Amerikar Museoari saldu zizkion hainbat hegazti. Beste zatia Britainiar Museoari saldu zion 1936an. Bere izena darama gaur egun britainiar Historia Naturalaren Museoaren zoologikoak.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aylesburyko diputatu liberala izan zen 1899tik 1910 arte. Sionismoaren aldekoa eta Chaim Wiezmann lider sionistaren laguna izanda, Balfourren deklarazioa jaso zuen, Arthur Balfour kanpo ministroak 1917ko azaroaren 2an idatzitako gutuna, "judutarren etxe nazionala" sortzea propsoatzen zuena Britainiar Palestinako Mandatuaren lurretan. Rothschilden lana izan zen proposamen honen berri ematea Federazio Sionistari.

Oinordekotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walterrek bere aitarengandik jaso zuen titulua, Nathan Mayer Rothschild, 1. Rothschild Baroia, 1915ean. 1937an hil zenean Walterrek ez zuen seme-alabarik eta, beraz, bere anaia txikiena bera baino lehen hil zen. Horregatik titulua bere iloba zen Nathaniel Victor Rothschildek jaso zuen

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia) Aldatu lotura Wikidatan