William Maxwell

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Maxwell
Bizitza
JaiotzaLincoln (Illinois)1908ko abuztuaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2000ko uztailaren 31 (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Senn High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, kazetaria, saiakeragilea eta editore-laguntzailea
Jasotako sariak
InfluentziakVirginia Woolf eta Louise Bogan (en) Itzuli
KidetzaSigma Pi (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra

William Maxwell, baita ere William Keepers Maxwell, Jr gisa ezagututa, (Lincoln, Illinois, 1908ko abuztuaren 16a-New York, 2000ko uztailaren 11), idazle, eleberrigile eta argitaratzaile estatubatuarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Maxwell Illinois estatuko hiri txiki batean jaio zen. Hamar urte besterik ez zituenean, ama gripeak jota hil zen, eta gertaera horrek bere bizitza osoa markatu zuen. Ondoren, aita berriro ezkondu zen eta familia Chicagora joan zen bizitzera. Kazetaritza ikasi zuen Harvardeko Unibertsitatean, eta 1937an fikziozko editore gisa lan egiten hasi zen The New Yorkeren, non berrogei urte baino gehiago eman zituen prosa eta hainbat egileren karrerak bideratzen: J. D. Salinger, John Updike, John Cheever, Flannery O'Connor edo Eudora Welty. Askorentzat, Maxwell, aldi berean, irakurle eta editore ideala zen, eta haren izaera hezia eta zorroztasun errukiorra nabarmentzen ziren.

Editore gisa egin zuen ibilbidearekin batera, Maxwellek sei nobelek osatutako lan bikaina garatu zuen, esaterako Bright Center of Heaven, Time Will Darken It eta The Chateau mailako eleberriekin; sei ipuin-liburu plazaratu zuen, bestetik.[2]

Adituek XX. mendeko egile garrantzitsuenetakotzat jotzen dute. Bere lanean, haurtzaroko, familiako, bat-bateko heriotzako edo isilean eta konponezinki aldatzen diren bizitzetako gaiak errepikatzen dira. Bere lanaren zati bat autobiografikoa da, batez ere amaren galerari dagokiona.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bright Center of Heaven (1934)
  • They Came like Swallows (1937)
  • The Folded Leaf (1945)
  • Time Will Darken It (1948)
  • The Chateau (1961)
  • So long. See you Tomorrow (1980)

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Heavenly Tenants (1946).
  • Stories (1956).
  • The Old Man and the Railroad Crossing and Other Tales (1966).
  • Over the River and Other Stories (1977).
  • Five Tales (1988).
  • Billie Dyer and Other Stories (1992).
  • All The Days and Nights: The Collected Stories of William Maxwell (1995).
  • Mrs. Donald's Dog Bun and His Home Away from Home (1995).
  • Early Novels and Stories (2008).

Saiakera eta memoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ancestors: A Family History (1972), memoriak
  • The Outermost Dream (1989), saiakera bilduma

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1947ko Newbery dominaren bigarrena, The Heavenly Tenants liburuarentzat
  • 1980 William Dean Howells domina So Long, See You Tomorrow lanagatik
  • 1982ko Liburu Sari Nazionala So Long, See You Tomorrow lanagatik
  • 1984ko Brandeis Sormen Arteen Saria
  • 1995eko PEN/Malamud Saria
  • 1995eko Mark Twain saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]