William Randolph Hearst

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Randolph Hearst.

William Randolph Hearst (San Frantzisko (Kalifornia), AEB, 1863 - Beverley Hills, AEB, 1951) politikaria eta enpresaburua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeitik gora egunkariren eta aldizkari-sail baten jabea, besteak beste, New Yorkeko Morning Journal eta New York Americanen jabea. Kazetaritza sentsazionalista sustatu zuen, eta hartaz baliatu zen eragin handiko kanpainak bultzatzeko. Ezagunenetariko bat Estatu Batuek, Kubaren auzia zela medio, Espainiaren aurka aldarrikaturiko gerrarena da. Izan ere, Hearstek era guztietako hilketak egotzi zizkien espainiarrei egunkarietan; hala, hein handi batean, Estatu Batuen esku-hartzearen (1898) eragile izan zen.

Bide beretik, arrisku horia izenaz ezagutu zenaren zabaltzailea izan zen, Asia aldeko herrialdeetatik Mendebalderantz etor zitekeen arriskuarena, alegia. Politikan saiatu arren, ez zuen ondorio onik lortu.

Hearsten bizitza izan zen Orson Wellesen Citizen Kane filmaren inspirazio-iturria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Randolph Hearst Aldatu lotura Wikidatan