William Walton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sir William Turner Walton (Oldham, Lancashire, Ingalaterra, 1902ko martxoaren 29a - Ischia, Italia, 1983ko martxoaren 8a) ingeles musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929. urtean idatzitako biolarako kontzertu batek ospe handia eman zion. Doinu berrietarako etorri handia zuen, eta orkestratze lan bikainak egiten zituen. Ralph Vaughan Williams eta Benjamin Brittenen arteko ingeles musikagile nagusietako bat izan zen.

Lan aipagarriak ditu: Troilus and Cressida (1948-1954) eta The Bear (1967) operak, The Wise Virgins (1940) eta Façade (1929) balletak, Façade (1926) suitea, Crown Imperial (1937) martxa, Belshazzar´s Feast (1929-1931) oratorioa eta film ugarietarako musika-lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]