Wojciech Witold Jaruzelski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaruzelski 1980ko hamarkadan

Wojciech Witold Jaruzelski (Lublin, 1923ko uztailaren 6a -) poloniar militarra eta politikari komunista izan zen. Poloniako langileen alderdi komunistako burua izan zen 1981etik 1990era, Poloniako Lehen Ministroa 1985etik 1989ra eta Poloniako lehendakaria 1989tik 1990era. Poloniako aldaketa politikoaren eragile nagusietako bat izan zen.

1939an, Sobiet Batasunera eraman zuten preso Polonian sartu ziren oste komunistek, eta, handik lau urtera, poloniarren armada gorrian hasi zen, nazien aurkako borrokan. 1947an hasi zen langileen alderdian, eta kargu asko izan zituen 1981ean buruzagi izatera iritsi zen arte. 1981ean, neurri guztiz gogorrak hartu zituen Poloniako oposizioaren aurka, Solidarnosc sindikatua legez kanpo utzi zuen eta gerra-legea ezarri zuen biztanle guztientzat. 1982ko urrian, sindikatu libreak desagerrarazi eta eredu berriko sindikatu ofizial bat eratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Witold Jaruzelski Aldatu lotura Wikidatan