Xabier Markiegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Markiegi
Datu pertsonalak
Izen osoa Xabier Markiegi Candina
Jaio 1938ko abenduaren 30a (85 urte)
Bilbo ( Bizkaia)

Xabier Markiegi Candina (Bilbo, 1938ko abenduaren 30a) bizkaitar politikari eta irakasle ohia da.[1]

Familia jeltzale eta erlijioso batean hezia, erlijioan sartu eta filosofia, teologia eta irakasle-ikasketak egin zituen. EIA eta Euskadiko Ezkerraren kidea, 1981ean Mario Onaindia ordezkatu zuen Eusko Legebiltzarrean. 1994ra arte izan zen bertan baina ez zuen PSErekin bat egin eta talde mistora pasa zen.[2]

1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. 2000ko irailaren 11ra arte egon zen karguan eta bere agintaldian Mercedes Agúndez izan zuen jarduneko ondokoa.[3]

Kargua utzi zuenean, Fundación Victimas del Terrorismo elkartean eta Cervantes Institutuan aritu da.

Lanak

  • Escuela de Padres. Orientación familiar, Bartzelona: Editorial RM, 1973.
  • Escuela de Padres. Orientación profesional, Bartzelona: Editorial RM, 1974.

Erreferentziak