Xaboi-belar sendagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xaboi-belar sendagarri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaCaryophyllaceae
GeneroaSaponaria
Espeziea Saponaria officinalis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksaponaria extract (en) Itzuli
Saponaria officinalis

Xaboi-belar sendagarria (Saponaria officinalis) Kariofilazeoen familiako belar landarea da, zurtoin zut gogorra, krabelinaren antzekoa, eta ezpata itxurako hosto berde txorten gabeak dituena. Zuri-belar izenaz ere ezagutzen da. Bost hostoko lore zuri gorrixkak izaten ditu. Europan eta Asian hazten da, leku hezeetan batez ere. Sustraiak uretan beratzen utziz gero apar handia ateratzen du; horregatik, xaboi-belarra arropa garbitzeko erabili izan da. Gaur egun jarabeak egiteko erabiltzen da botikagintzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.