Zaida Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaida Fernández

Bizitza
JaiotzaBilbo1984ko abenduaren 6a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksoziologoa

Zaida Fernández Pérez (Bilbo, 1984ko abenduaren 6a) soziologoa da. Euskal udalerri ezberdinetan aztarna feministak eta emakumeenak bistaratzeko proiektuak ikertu eta dinamizatu egin ditu.

Biografia eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaida Fernández Bilbon jaio zen 1984an. Soziologoa da, gizarte ikertzailea eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2015 geroztik Eibarko Andretxearen dinamizatzailea da. Ermuako Emakumeen Asanbladako kidea da, baita Emakumeen Ahalduntzerako Eskola ezberdinetako ikaslea eta irakaslea ere.[1]

Urteetan zehar “aztarna feministak eta emakumeenak” kontzeptuaren inguruan ikertzen aritu izan da. Hainbat lekuko emakumeen “aztarnak” bistaratzeko proiektuak burutu ditu (Eibar, Ermua, Basauri, Ondarroa eta Errenteria besteak beste) bakoitzean suertatu diren errealitate sozial eta ekonomikoaren ondoriozko ñabardurak agerian utziz. Proiektu horien abiapuntua emakumeek eta feminismoak gure herri eta hiriei egindako ekarpenak berreskuratzearen garrantzia eta beharra da. Aurrera eramateko orduan, emakumeen toki-tokiko memoria kolektiboa berreskuratzeko prozedura parte hartzaile ezberdinak erabiltzen ditu. [2]

Urbanismoa historiaren materialtasuna da. Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen. Leku bat izendatzea, monumentu bat diseinatzea edo oroitzapenezko plaka batekin seinaleztatzea oroimen sozialaren parte da, jendartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahanzturatik berreskuratzea baita.[3]

2020an Eibarko emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak ikuspuntu feminista batetik berreskuratzea eta aitortzeko argitaratu den egileetariko bat izan da.

Askotan ez dugu ezagutzen gure amamek egindakoa eta, egin dutena ezagutzen dugunean, beste modu batean begiratzen ditugu. Eurek ez dute kontatzen, ez dute euren burua subjektu bezala ikusten, eta subjektu historikoak izan direla aldarrikatu eta aitortu behar da.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnen Mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basauriko emakumeen aztarnen mapa. Argitalpena (gaztelaniaz) [5] [6] [7]
  • Emakumeek kontatutako Errenteria industriala. (gaztelaniaz) [8] [9] [10]
  • Ermuko aztarna feministak eta emakumeen aztarnak. (Gaztelaniaz).[11] [12]
  • Ondarruko azternen Mapa. (Gaztelaniaz eta euskaraz) [13] [14]
  • Eibarko industrializazioan emakumeen aztarnen Mapa.[15] [16]

Beste argitalpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango"[17][18]
  • "Educación, Memoria e Historia" argitalpenean parte hartu du.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Zaida Fernández Pérez: “Si no eres feminista, no eres demócrata” - Pueblos. Revista de información y debate. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  2. «"Lantegietako produkzioaz harago doa industrializazioa"» Gipuzkoako Hitza 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  3. (Gaztelaniaz) Tojo, Marga. (2015-02-14). «Santas y vírgenes representan a las mujeres en el callejero español» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  4. «Zaida Fernandez, Andretxea: “Emakumeek funtsezko lana egin zuten Eibarko industrializazio prozesuan”» etakitto.eus 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  5. (Ingelesez) «Investigacion Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri -ZAIDA FERNÁNDEZ - Documents» Myslide.es (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).[Betiko hautsitako esteka]
  6. ZUBIAK ERAIKITZEN HEZKIDETZA TALDEA-GRUPO COEDUCACIÓN. (2011-04-10). Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri 1. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  7. ZUBIAK ERAIKITZEN HEZKIDETZA TALDEA-GRUPO COEDUCACIÓN. (2011-04-10). Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri 2. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  8. Luz Maceira Ochoa y Zaida Fernández Pérez, LA ERRENTERIA INDUSTRIAL CONTADA POR LAS MUJERES[Betiko hautsitako esteka]
  9. ZAIDA FERNÁNDEZ PÉREZ y LUZ MACEIRA OCHOA, "INTRODUCCIÓN[Betiko hautsitako esteka]"
  10. ZAIDA FERNÁNDEZ PÉREZ Y LUZ MACEIRA OCHOA, "PROCESO[Betiko hautsitako esteka]"
  11. Fernández Pérez, Zaida. (2011-10-04). 05. El mapa de las huellas de las mujeres y del feminismo. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  12. Zaida Fernández, Presentación
  13. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. Las huellas que la mujer ha dejado en Ondarroa se difundirán a través de un ciclo. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  14. Ondarroako Udala - Emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  15. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (). «Un estudio saca a relucir las 'huellas' de las mujeres en la industria de Eibar» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  16. (Gaztelaniaz) ««El pasado industrial eibarrés está sostenido por las mujeres, pese a no estar reconocido»» diariovasco.com 20141213231111 (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).
  17. «'Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian' erakusketa (aurrez aurrekoa eta birtuala)» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  18. «"Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango" liburua, liburu azokan salgai egongo da» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  19. (Gaztelaniaz) Intxorta 1937k "Educación, Memoria e Historia" liburua argitaratu du - Mondraberri. (Noiz kontsultatua: 2017-07-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]