Zazpiak Bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:31, 21 martxoa 2016
Zazpiak Bat, gaur egungo armarria
Zazpiak Bat, jatorrizko armarria

Zazpiak Bat Anton Abadia euskaltzaleak XIX. mendean sorturiko goiburua da, Euskal Herriko zazpi herrialdeen bateratzearen aldekoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Garaia, eta Zuberoa.

Zazpiak Bat, era berean, zazpi herrialde historiko horien armarriak biltzen dituen armarria da. Zazpiak Bat armarria sei ataletan banatuta dago, Nafarroa osoa (Nafarroa Beherea eta Garaia) atal batean jarrita, armarri bat bera baitute. Jean Jaurgainek 1897an diseinatu zuen Donibane Lohizunen eginiko Congrès et Fêtes de la Tradition Basque ospakizunerako. Gaur egun zazpi herrialdeak alfabetoaren hurrenkeran agertu ohi dira armarrian. Jatorrizko armarrian, berriz, honela zeuden antolatuta (ezkerretik eskuinera):

Munduan zehar dauden hainbat eusko etxeren izena ere bada Zazpiak Bat.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zazpiak Bat Aldatu lotura Wikidatan