Euskal Herriaren banaketa administratiboa
██ Euskal Autonomia Erkidegoa + Trebiñu + Turtzioz ██ Nafarroako Foru Erkidegoa ██ Pirinio Atlantikoak
Euskal Herriaren banaketa administratiboa aztertzerako garaian lehenago hau bi estatu ezberdinetan eta 5 administrazio ezberdinetan dagoela ikusi behar da. Hau da, Euskal Herria ez da estatu bat eta beraz administrazio ezberdinen pean dago.
Eduki-taula |
Frantziar Estatua edo Iparraldea [aldatu]
Frantziak duen banaketa administratiboa Departamentuena da. Euskal Herriak 3 herrialde ditu estatu honetan, Pirinio Atlantikoen departamentuan (64. departamentua).
Departamentuaren hiriburua Paue da, era berean Bearnoko hiriburua dena. Pirinio Atlantikoetako departamentuak bi lurralde ezberdin ditu modu ez-ofizialean bere barnean: Bearno eta Ipar Euskal Herria deritzona.
Pirinio Atlantikoetako departamentua Akitaniako eskualdean dago kokatuta (hiriburua: Bordele), eta gai asko bertan erabakitzen dira.
Ipar Euskal Herria hiru herrialdek osatzen dute:
Lapurdi [aldatu]
Lapurdi mendebaldean dagoen herrialdea da. Bere hiriburua Baiona da eta honako kantonamendu hauek ditu bere baitan: Angelu Hegoaldea, Angelu Iparraldea, Baionako Kantonamendua, Bastidako Kantonamendua, Bidaxuneko Kantonamendua, Donibane Lohizuneko Kantonamendua, Ezpeletako Kantonamendua, Hazparneko Kantonamendua, Hendaiako Kantonamendua, Hiriburuko Kantonamendua, Miarritzeko Kantonamendua eta Uztaritzeko Kantonamendua.
Nafarroa Beherea [aldatu]
Nafarroa Beherea edo Baxenabarre erdian kokatzen den herrialdea da. Bere hiriburua Donibane Garazi da. Abertzale batzuentzat Nafarroa Garaiko beste merindade bat da.
Bere barnean honako kantonamenduak daude: Baigorriko Kantonamendua, Bastidako Kantonamendua, Bidaxuneko Kantonamendua, Donapaleuko Kantonamendua, Donibane Garaziko Kantonamendua, Hazparneko Kantonamendua eta Iholdiko Kantonamendua. Administraziorako Baiona du hiriburu.
Zuberoa [aldatu]
Zuberoa edo Xiberoa herrialde guztietan txikiena eta populazio txikiena duena da. Termino adminstratiboetarako Oloroe-Donamarian daude zerbitzuak, baina hau ez dago Euskal Herrian, Bearnon baizik. Maule-Lextarre da Zuberoako hiriburua eta honako bi kantonamenduak ditu bere barnean: Atharratzeko Kantonamendua eta Mauleko Kantonamendua
Honetaz gain Zuberoatik ekialdera dauden hainbat herri (adibidez, Eskiula) euskaldun anitz duten herriak dira, eta hauetan Pastoralak ere egiten dira eta zubereraz hitz egiten da.
Espainiar Estatua edo Hegoaldea [aldatu]
Espainiaren barruan lau euskal herrialde ezberdin daude:
Hala ere lau herrialde hauek ez daude unitate administratibo berdinean. Gainera Arabaren barruan dagoen Trebiñu eta Bizkaiaren barnean dagoen Villaverde Turtzioz ere aipatu behar dira, lehenak Gaztela eta Leonek administratzen baitu eta bigarrena Kantabriak.
Sailkapena, beraz, horrelakoa litzateke:
Euskal Autonomia Erkidegoa [aldatu]
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hiru foru lurralde ditu bere baitan. Hiriburua Gasteiz da.
Araba [aldatu]
Arabako foru lurraldea EAEren barruan dago, baina bere barnean dagoen Trebiñuko barrendegia Gaztela eta Leongo erkidegoari dagokio. Hiriburua Gasteiz da.
Zazpi Kuadrilla edo eskualdetan zatitzen da: Agurain, Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Gasteiz, Mendialdea, eta Zuia-Gorbeialdea.
Bizkaia [aldatu]
Bizkaia hiru foru lurraldeetan handiena da. Bere hiriburua Bilbo da. Karrantzako eskualdean Villaverde Turtziozko barrendegia dago, Kantabriaren barnean kokatzen dena.
Gainera Bizkaiak hainbat eskualde ditu: Arratia, Bilbo Handia, Busturialdea Durangaldea, Enkarterri, Lea-Artibai, Meatzaldea, Mungialdea, Nerbioi ibarra, Txorierri eta Uribe Kosta.
Gipuzkoa [aldatu]
Gipuzkoako lur guztiak EAEk administratzen ditu. Hiriburua Donostia da. Bere barnean hainbat eskualde daude euretariko bakoitzak unitate administratibo moduan funtzionatzen duelarik: Bidasoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Donostialdea, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta.
Nafarroako Foru Erkidegoa [aldatu]
Nafarroako Foru Erkidegoak Nafarroako herrialdea bere barne hartzen du. Euskal Herriko lurralderik handiena da hedaduraz eta hiriburua Iruñea da. Abertzaleek Iruñea Euskal Herri osoko hiriburua dela defendatzen dute.
Nafarroa Merindadeetan banatzen da. Bost merindade ditu: Lizarra, Erriberri, Iruñea, Zangoza eta Tutera.
Bestelako lurraldeak [aldatu]
Trebiñuko barrendegia [aldatu]
Trebiñuko barrendegia Arabaren barruan dagoen, baina ofizialki Gaztela eta Leongo barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Burgos litzateke. Bere barnean bi udalerri hartzen ditu: Trebiñuko Konderria eta Argantzun.
Villaverde Turtzioz [aldatu]
Villaverde Turtzioz Bizkaiaren barruan kokatu baina Kantabriako barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Santander litzateke. Bere barnean udalerri bakarra hartzen du.
Ikus, gainera [aldatu]
| Euskal Herriko herrialdeak | ||
|---|---|---|
|
|
||