Zhu De

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zhu De.

Zhu De (txinera: 朱德, pinyin: Zhū Dé, Wade-Giles: Chu Teh) (I-lung, Sichuaneko probintzia, Txina, 1886ko abenduaren 1a - Pekin, Txina, 1976ko uztailaren 6a) txinatar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909. urtean gudarostean sartu zen, eta 1911. urteko iraultzan parte hartu zuen. 1927. urtean Nan Txan hiriko matxinadan borrokatu zen, eta urtebete geroago, Mao Zedongekin batera, Armada Gorria sortu zuen. Maorekin batera, halaber, Fukien eta Kiangsi probintzietako sobietak antolatu zituen.

Ibilaldi Luzeko Lehen Gudarostearen buruzagi izan zen. VIII. dibisioko komandantea izan zen gero, eta Chiang Kai-shek buru zela, japoniarren aurka borrokatu zen. 1944an Txinako Alderdi Komunistaren VII. Kongresuak politburoko kide egin zuen.

Arlo militarrean jakintza handiko pertsona zen, eta 1946tik 1954rako urteetan Herriaren Askapenerako Gudarosteko komandante nagusia izan zen (barnealdeko Txina konkistatu zuen). Txinako Iraultza amaitu zenean, Errepublikako lehendakari egin zuten (1954-1959), eta 1955. urtean mariskal. 1956. urtean Alderdi Komunistako batzorde zentraleko lehendakariorde hautatu zuten.

Iraultza Kulturalaren garaian, kritika zorrotzak egin zizkioten Armada Gorriko partaideek, baina Alderdi Komunistako IX. Kongresuak (1969), Alderdiko batzorde zentraleko politburoko behin betiko kide izendatu zuen berriro, eta Herriko Kongresu Nazionaleko batzorde iraunkorreko lehendakari hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhu De Aldatu lotura Wikidatan