Zirao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zirao

 Araba
Zirao (arratzu-ubarrundia).jpg
Herriaren ikuspegia.
Udalerria Arratzu-Ubarrundia
Zirao Euskal Herria-n dago
Zirao
Zirao Araba-n dago
Zirao
Koordenatuak: 42°55′51″N 02°40′51″W / 42.93083°N 2.68083°W / 42.93083; -2.68083Koordenatuak: 42°55′51″N 02°40′51″W / 42.93083°N 2.68083°W / 42.93083; -2.68083
Biztanleria 4

Zirao (izen ofiziala: Ziriano) Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzu-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundiako ermandade zaharraren barruan legoke.

Ia husturik dago eta 2001ean 4 biztanle besterik ez zituen. Gasteiztik 12 kilometrotara dago eta bertara ailegatzeko A-240 autobiaren Miñao irteera hartu behar da gero beste errepidea igarotzeko.

Herriko eliza San Joan Bataiatzailearena da, jatorriz erromanikoa baina XVI. mendean zaharberritu zutena. Barnealdean XVI. mendeko tenpera-mural bat du.

Herriko jaiak irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dituzte San Estebanen omenez.



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa