Zorba the Greek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zorba the Greek
Datuak
Jatorrizko izenburua Zorba the Greek
Izenburua euskaraz Zorba Greziarra
Urtea 1967
Estreinaldia 1964ko abenduaren 17a
Generoa drama
Herrialdea  Erresuma Batua
GreziaGrezia
Iraupena 142 minutu
Aurrekontua 783.000 dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Michael Cacoyannis
Ekoizleak
Michael Cacoyannis
Gidoilariak
Michael Cacoyannis
Nikos Kazantzakis idazleraren izen berdineko Zorba the Greek eleberrian oinarritua
Aktoreak
Anthony Quinn
Alan Bates
Irene Papas
Lila Kedrova
Sotiris Moustakas
Anna Kyriakou
Musikagileak
Mikis Theodorakis
Argazkilariak
Walter Lassally
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
greziera
Sariak
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria
(Lila Kedrova)
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Zuri-beltza)
(Vassilis Fotopoulos)
Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Walter Lassally).
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Zorba the Greek (euskaraz Zorba Greziarra) 1964ko Michael Cacoyannis ziprear-grezia zinema zuzendariaren drama filma bat da. Nikos Kazantzakis idazleraren izen berdineko Zorba the Greek eleberrian oinarritua dago. Bertan, Anthony Quinn, Alan Bates, Irene Papas, Lila Kedrova, Sotiris Moustakas eta Anna Kyriako aktoreak antzeztu zuten.

7 Oscar Sarietarako izendatua izen zen, azkenean 3 irabazi zituelarik: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Lila Kedrova), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Zuri-beltza) (Vassilis Fotopoulos) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Walter Lassally). 5 Urrezko Globo Sarietarako ere izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi.

Filma honetako eszenarik ospetsuena zalantzarik gabe Zorbak protagonistak (Anthony Quinn) eta Basil gazteak (Alan Bates) elkarrekin sirtakia dantzatzen duten unea da, greziar musika hori filmaren soinu bandan nagusi izateaz gain berau bikain girotzen duelarik. Jatorriz filma zuri-beltzean filmatua izan zen, nahiz eta gerora filma hau maiz koloreztatua pantailaratu ohi den.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Greziar jatorriko ingeles gazte bat (Alan Bates) ondorengotzan jaso duen jabego bat jasotzeko asmoz Kretara joan da. Bidaian zehar Zorba (Anthony Quinn) ezagutuko du, izaera sendo, bizipoz ikaragarria eta antzinako ohitura legez bizi den gizona, gaztearengan eragin handia izango duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]