Mikis Theodorakis
Wikipedia(e)tik
Mikis Theodorakis (Quios, Grezia, 1925 -) greziar musikagilea eta politikaria da.
Biografia [aldatu]
Atenasen eta Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1954-1961 urteetan, Parisen bizi izan zen. 1981-1986 urteetan, Greziako alderdi komunistaren diputatu izan zen. 1989an, Demokrazia Berria alderdian sartu zen, eta, 1990eko hauteskundeen ondoren, sailik gabeko ministro izendatu zuten.
Oratorioak, balletak, piano-kontzertuak, sinfoniak, 7 kantu Lorcarentzat, eta besteak beste Zorba greziarra, Z eta Ifigenia filmeetako musika idatzi ditu. Operak ere idatzi ditu: Medea (1991), Elektra (1992-93), Antigona (1995-96) eta Lisistrata (199-2001).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.