Zorne

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:03, 21 apirila 2015
Zorne zorroa

Zornea (aitzineuskaraz: *zaur-esne[1] 'zauri esne') infekzio-prozesuetan gorputzak eragiten duen substantzia zurixka da. Zorne metaketa ehun barratuan abzesu edo zorne-zorro deitzen da.

Zorneak leukozito, mikroorganismo hilak eta ehun minduaren hondarrak ditu. Zauri kutsatuei edota zaldarrei darie.

Zorne-jarioa, gehienetan, infekzio baten ondorioa izaten da. Zornea eragiten duten mikrobioei piogeniko deritze (Streptococcus pyogenes eta Staphylococcus aureus bakterioak, esaterako). Mikrobio piogenikoek fagozitosia egiten duten leukozitoak suntsitzeko gai dira, organismoaren immunitate-sistemari aurre eginez; zornearen osagai garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere, hildako leukozitoak dira.

Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zorne Aldatu lotura Wikidatan