Zoroastro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zoroastro, zeruko esferari eusten, Rafaelen Atenasko eskola margolanean.

Zoroastro edo Zaratustra[1] (avesteraz: Zaraϑuštra) (gaur egungo Irango ipar-mendebaldean edo ekialdean K. a. XVIII. eta K. a. X. mendeen artean jaioa) profeta eta filosofoa izan zen, zoroastrismoaren sortzailea. Nahiz eta aditu gehienen ustez Zoroastro K. a. XI. eta K. a. X. mendeen artean bizi, badira k. a. 1750 eta k. a. 1500 artean edo k. a. 1400 eta k. a. 1200 artean bizi zela uste dutenak ere.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastro izena jatorrizko avesterazko izenaren grezierazko eratorpena da; Zaratustra, berriz, jatorrizko izenaren ahoskera modernoa da. Pahlaviz eta egungo persieraz Zartosht (زرتشت) du izena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastroren doktrina bere garaiko apaizek azaltzen zutenaren kontrakoa zen eta borrokan aritu zen haien kontra, baina Vishtaspa printzearen babesa lortu zuen eta, pixkana-pixkana, hedatuz joan zen haren irakaspena. Avesta mazdeismoaren testu sakratuan, Zoroastrok idatzi bide zuen testu bat gorde da: (gatha) kantuena. Testu horretan profetak bere jainkoarekin, Ahura Mazdarekin, hitz egiten du.

Doktrina: zoroastrismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastrismoa Irango antzinako erlijioaren berritze bat da; seguru asko profeta bera jaio baino lehen hasia zegoen erlijio hura. Ongiaren eta gaizkiaren kontzeptuak oso markatuak daude dotrina horren barruan; gizakia bien artean hautatzeko aske da. Zintzoak eta gaiztoak nor diren, etorkizun den su epai batek erabakiko du. Dotrina hedatu ahala, aldatuz joan zen, jainko zaharrak bereganatu zituen (Mithra eta Zurvan, esaterako), Zoroastro bera jainkotu egin zen, eta bikoizketa sakon erabatekoa sortu zen Ohrmazden (ongiaren jainkoa) eta Ahrimanen (gaizkiaren jainkoa, aurrekoaren anaia bikia) artean. Gaur egun, bada, oraindik ere, Zoroastroren jarraitzailerik, farsien eta gebreen komunitateak esaterako.

Zoroastrok sortutako kantu sakratuek (Gatha izenekoak) zoroastrismoaren oinarrizko liturgia osatzen dute. Kantu horietan, Zoroastrok gizakiaren barruan borroka dagoela dio, aša (egia) eta druj (gezurra) kontzeptuen arteko borroka, hain zuzen ere. Bere pentsamendu osoko oinarrizko printzipioa aša da, eta beraz, Ahura Mazda, sorrera, bizitza edo borondate askea aša dira. Zoroastroren doktrinak eragin handia izan zuen judaismoan eta platonismoan.[3]

Nietzsche[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastro hartu zuen oinarritzat Nietzschek bere Horrela mintzo zen Zaratrusta (1883-1885) obra idazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zoroastro Aldatu lotura Wikidatan
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2.   Boyce, Mary (1975), History of Zoroastrianism, I, Leiden: Brill Publishers .
  3.   Blackburn, Simon (1994), Philosophy, The Oxford Dictionary of Philosophy, Oxford: Oxford University Press, 405. orrialdea .


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.