Zozaiaren etxea

Koordenatuak: 43°19′27″N 1°59′10″W / 43.32406°N 1.98617°W / 43.32406; -1.98617
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zozaiaren etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′27″N 1°59′10″W / 43.32406°N 1.98617°W / 43.32406; -1.98617
Map
Ondarea
Kontaktua
Helbideaabuztuaren 31 kalea, 42
Etxea berritu ondoren, Trinitate Plazatik ikusita.

Zozaiaren etxea edo Trinitateko Etxe Txikia Donostiako Parte Zaharraren eraikin zaharrenetariko eta ezagunetariko bat da. Izena ezagutzen den bere lehen jabearen izenetik dator, Joan Bautista Zozaia Doneztebeko merkataria. 1813ko sutetik libratu zen 36 etxeetatik hau da bat.[1] Barrokoaren garaiko estiloa du nahiz eta etxearen lekua zaharragoa izan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxea eraiki zen urtea ez da ezagutzen. Orubearen egitura gotikoa bada ere, etxearen estiloa barrokoa da. XVIII. mendean Trinitateko Etxe Txikia izenarekin agertzen da aipatua; garai horretan bi solairu bakarrik zituen. Ezagutzen zaion lehenengo jabea Joan Bautista Zozaia, Donezteben jaiotako merkataria eta Mexikon interesak zituen nafar pertsonaia garrantzitsuekin lotua. Zozaia jarduera ekonomikoa Donostiako portuan finkatu zuen. Hiri horretan ezkondu eta kaparetasuna probatu zuen 1788an. Bigarren botoko alkate zela, errenditze akta sinatu zuen Konbentzioko tropen aurrean 1794an. Zozaya susmagarria izan zen frantsesekin bat egiteagatik eta Gerra Kontseilu baten mende jarri zuten. Erbesteratze-zigorra ezarri zioten, eta gero absolbitu egin zuten. 1803an Lehenengo Kontsula aukeratua izan zen. 1821ean, hil zen egunean, milioi bat erreal baino gehiago zituen dirutza handia biltzea lortu zuen. Kale Nagusian finkatu zuen egoitza nagusia, eta beste etxe hori bi neskameri utzi zien, sutearen egunetan haien leialtasunaren sari gisa.

1813ko sute ondoren, 1848an beste solairu eta ganbarak gehitu zitzaizkion; lan horiek Joaquin Ramon Etxebeste udal arkitektora zuzendu zituen. Etxearen egoerak hobera egin zuen XIX. mendearen amaieran hurbil zegoen kartzela zaharra eraitsi zenean; horrela, bien artean zegoen kalezuloa desagertu zen. 1960ra arte egon zen kareztatuta, eta Gipuzkoako Monumentuen Batzordearen ekimenez bistatik atera zen adreilua.

Alvaro Valle Lersundik babes berezia emateko eskatu zuen, desagertutako garai bateko oroimen gisa. Baina Monumentu Multzo izendapena ez zen 2019ra arte iritsi, «Paradoxikoki, bere tutoretza ahulena esleituz», Ancora elkartearen arabera. 2022an eraikina berreskuratzeko lanak bukatu ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]