Ève Curie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ève Curie
Ève Curie
Ève Curie 1921. urtean
Datu pertsonalak
Izen osoa Ève Denise Curie Labouisse
Jaio 1904ko abenduaren 6a
Frantzia Paris (Frantzia)
Hil 2007ko urriaren 22a
Ameriketako Estatu Batuak New York (AEB)
Bikotekidea(k) Henry Labouisse
pianista, kazetaria, hizlaria

Ève Denise Curie Labouisse, (Paris, 1904ko abenduaren 6a- New York, 2007ko urriaren 22a) frantziar pianojole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa izan zen.

Biografia

Pierre Curie eta Marie Curie zientzialarien alaba zen eta Irène Joliot-Curieren ahizpa txikia ere bai, hirurak Nobel saridunak. Senideak ez bezala, ez zuen ibilbide zientifikoa izan, baizik eta ikasketa literario eta artistikoak jorratu zituen, amak animatua. Ignacy Paderewski irakasle izan zuen, eta piano-jotzaile gisa hasi zen Parisen, 1925ean. Frantzian eta Belgikan emanaldiak egin zituen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte.

Ama hil ondoren, 1934 urtean, haren biografia idatzi zuen, “Madame Curie”; arrakasta itzela lortu zuen lanak eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen. Ondoren, MGM ekoizleak zinemarako bertsioa egin zuen 1943 urtean; non Greer Garsonek Marieren rola antzeztu zuen eta Walter Pidgeon aitarena.

Bigarren Mundu Gerra zela, Frantziako porrota izatean, 1940ko ekainean, Bordelen itsasoratu zen “Madura’’ Britaniar ontzian, non 1300 errefuxiaturekin batera bidaiatu zuen (besteak beste, Štefan Osuský, Txekoslobakiar Batzorde nazionaleko kidea, belgiar ministroa izandako Marcel-Henri Jaspar eta Hugh Carleton Greene, Daily Telegraph egunkariko kazetaria eta Graham Greene idazlearen anaia). Falmouth (Kornualles) herrira, Erresuma Batuan, iritsi zen ekainaren 21ean.[1]. Han aliatuen aldeko borrokan jarraitzeko engaiatu zen France Libre erakundean gerra bukatu arte. Kazetari gisa, prentsan eta irratian jardun zuen, bitan Radio Londresen[2]. Erantzun gisa, Vichyko gobernuak frantziar nazionalitatea kendu zion, dekretu baten bidez, 1941eko maiatzean, eta berarekin batera baita ere Henri Bernsteini, René Cassini eta Georges Thierry d'Argenlieuri[3].

Lanak

Saiakera

  • Madame Curie, Paris, Gallimard, 1938, (Irati Bereauk euskaratua eta Klasikoak argitaratua 2008an)
  • They speak for a nation, letters from France New York, Doubleday, Doran, 1941
  • Journey among warriors, Londres & Toronto, W. Heinemann, 1943
  • Voyage parmi les guerriers Paris, Flammarion, 1946

Antzerkia

  • 145, Wall Street, pièce en trois actes et cinq tableaux, "Spread Eagle" lanaren egokitzapena, M.M. George S. Brooks eta Walter B. Listerrek egina

Erreferentziak

  1. Ikus (fr)George de Lovinfosse, Au service de Leurs Majestés : histoire secrète des Belges à Londres, Byblos,‎ 1974, orr.49 ; (en) Geoffrey Cox, Countdown to war : a personal memoir of Europe 1938-40, London, W. Kimber,‎ 1988 ; (en) Alexander Werth,, The last days of Paris: a journalist's diary, H. Hamilton,‎ 1940, orr.205..
  2. « Appel au bon sens » 1940k abuztuaren 6an eta « la deuxième réélection de Roosevelt » 1940ko azaroaren 6an, Jean-Louis Crémieux-Brilhac (zuz.), Les Voix de la liberté: Ici Londres, 1940-1944, 1 lbk., La Documentation française, 1975, 40 orr. eta 138.
  3. Georges Bernstein Gruber, Gilbert Maurin, opcit, orr.393.