Irène Joliot-Curie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irène Joliot-Curie
Irène Joliot-Curie
Zientzialaria
Arloa Fisika eta Kimika
Jaio 1897ko irailaren 12a
Paris (Frantzia)
Hil 1956ko martxoaren 17a
Paris (Frantzia)
Lan-erakundeak Sorbona
Lanak Erradioaktibitate artifiziala


1=Irène Curie-Joliot and Frédéric Joliot, International Conference on Physics London 1934
Irène Joliot-Curie eta Frédéric Joliot, Fisikari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, Londresen (1934).

Irène Joliot-Curie, jaiotzez Irène Curie, (Paris, 1897ko irailaren 12a - Paris, 1956ko martxoaren 17a) frantziar fisikari eta kimikaria izan zen.

Pierre eta Marie Curieren alaba zen. Parisko zientzia-eskolan egin zituen ikasketak. Polonioaren alfa izpiei buruzko tesiarekin doktoretza lortu zuen. Zenbait erietxetako erradiologia sailetan egin zuen lana Lehen Mundu Gerran, eta gero amaren laguntzaile izan zen Parisko Erradiologia Institutuan. Frantziako lehen pila atomikoa egiten lagundu zuen. Orsayko Fisika Nuklear zentroko planoak egin zituen; haren azterketak oso garrantzitsuak izan ziren fisika nuklearraren garapenerako. Lankide zuen Frédéric Joliot-Curie zientzialariarekin ezkondu zen 1926an. 1934an egin zuten Joliot-Curie senar-emazteek bere lanik garrantzitsuena elementu erradioaktiboak artifizialki sortzean. 1935ean biek Kimikako Nobel saria eskuratu zuten. 1935ean Zientziarako Fundazio Nazionaleko ikerketa saileko lehendakaria izendatu zuten, 1936an Estatuko Zientzia Ikerketarako idazkariorde izan zen. Ideia komunistengatik 1951n Energia Atomikoko Frantziako Batzordetik bota zuten. Bakearen aldeko Nazioarteko Batzordeko eta Frantziako Emakumeen Batasunerako Batzorde Nazionaleko kide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irène Joliot-Curie Aldatu lotura Wikidatan