René Cassin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
René Cassin
René Cassini eskainitako oroigarria.

René Cassin (Baiona, 1887ko urriaren 5a - 1976ko otsailaren 20a) zuzenbide irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako. Sari hori lortu duen euskal herritar bakarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan jaio zen, eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran zauritu zuten. Aix-en-Provenceko unibertsitateko Zuzenbideko irakasle izan zen. Ondoren, Lillera bizitzera joan eta Parisko Unibertsitatean eskolak eman zituen. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Sozietateko ordezkari izan zen. Garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen, De Gaulle jeneralarekin batera.

1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen.

1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.

Zuberoko Sohüta herriak René Cassin pastorala prestatuko du 2013 urtean oholtzan emateko, jada iragarria denez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Cassin Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) RenéCassin giza eskubideen elkartea, René Cassinek sortutako Judu Antolakundeen Aholku Batzordearen (CCJO) mendeko erakundea.
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena:René Cassin pastorala [1]