¡Cu-Cut!

Wikipedia, Entziklopedia askea
¡Cu-Cut!
Cucut.jpg
MotaInformazio orokorra, satirikoa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzakatalana
Argitaratze lekuaBartzelona
Banaketa
Ekoizpen osoa60.000 Katalunian
Banatze-eremuaKatalunia
Maiztasunaastero
Identifikadoreak
ISSN1575-8699 eta 2604-0344
arca.bnc.cat… eta bnc.cat…
Joan Junceda marrazkia Espainiako gudarostea barregarri utziz. Honek eragin zuen militarren erasoa aldizkariaren bulegoaren aurka.
Astekariaren azala Lliga Erregionalistako buruzagiek gustoko ez eta astekaria iztea erabaki zuten

¡Cu-cut! katalanez idatzitako Kataluniako astekari satiriko bat izan zen. Bartzelonan argitaratua izan zen 1902-1912. urteen tartean. Politikoki, Francesc Cambóren Lliga Regionalistaren ildoak jarraitzen zituen.

Cu-Cut astekari katalanistak 30.000 ale ateratzen zituen lehenengo urteetan, Bartzelonak milioi erdi biztanle zituen garaian. Horrek agerian jartzen du prentsa satirikoak garai hartako Espainiako bizitza politikoan zuen garrantzi handia. Espainiako gobernuaren politika ofizial kontserbadorearen kritika gogorra egiten zuen.

¡Cu-Cut! afera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «¡Cu-Cutǃ afera»

1905eko azaroan, udal-hauteskundeek Lliga alderdiari eman zioten garaipena, horren ondorioz, LLiga Regionalistaren iritzi-organoetan poztasun izugarria sortu zen. Testuiunguru horretan Cu-Cut aldizkari satirikoa eta La Veu de Catalunya egunkaria nabarmendu ziren. Espainiako militarrek Espainiaren Batasuna, erregea eta armada bera mehatzatuta eta mespretzatuta sentitu zuten.

Antimilitarismoa goraipatzen zuen militar espainiarren aurkako iseka batzuen ondorioz Bartzelonako goarnizioko ofizialen erreakzioa oso gogorra izan zen, eta bi aldizkari hoien lokalak suntsitu zituzten. Ehundaka militar espainiar sutan zeuden eta 1905eko azaroaren 25ean tentsioa biztu eta aldizkariaren bulegoak txikitu zuten La Veu de Catalunyarekin egunkariaren bulegoekin batera.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montero Ríos lehendakariak konstituzio-bermeak eten zituen; horrela, gertakariak auzitegi militarrek epaitzeko eskabidea egin zen, eta Lligako Erregionalistek eskabide hauxe egin zioten Kongresuari: separatismoa eta erregionalismoa ez nahastea.

Aurreko legearekin batera, Jurisdikzioen Legea onestu zuten, 1906kok maiatzean. Bertan ezartzen zenez, Justizia Militarraren Kodean armadaren aurkako irain -eta kalumnia- delituak geldituko ziren ezarrita, aurrerantzean.

Larriena ez zen izan bulegoak deuseztea, izan ere denborarekin konpondu baitzituzten. Larriena militarrek izandako inpunitatea izan zen. Militarrak ez ziren zigortuak izan nahiz eta ageriko legez aurkako ekintza bortitza egin. Izan ere, militarren aldeko legeak egiteaz gainera, botere gehiago lortu eta lanpostu hobeagoak lortu zituzten.

Kataluniako gizarteak oro har bat egin zuen ekintza hauen aurka eta denbora gutxian Solidaritat Catalana alderdi nagusia sortuko zen besteak beste honen ondorioz. Aldizkaria ezagunagoa bihurtu zen eta ale gehiago saldu zituen. Hamargarren hamarkadan 60.000 ale saltzen zituen.

Nahiz eta espainiako militarren inpunitatea nabaria eta agerikoa izan, Alderdi espainiar monarkikoak indarra galduko zuten eta politikoki aldaketa sakona izan zuen Kataluniako gizarteak.

Espainiako Gobernuak 1912an aldizkaria ixtera behartu zion Lligari aldizkariaren azken alean argitaratutako irudi eta komentario satirikoengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solà i Dachs, Lluís. «Cu-cut! Setmanari de gresca ab ninots (1902-1912)». Bruguera [Barcelona], 1967. Capdevila, Jaume. «Cu-cut! Sàtira política en temps trasbalsats (1902-1912)». Efadós [Barcelona], 2012. Digitalització disponible al portal ARCA (Arxiu de Revistes Catalanes Antigues) Fitxa de ¡Cu-Cut! a Tebeosfera Cu-cut! Sàtira política en temps trasbalsats (1902–1912) - Exposició a l'Arxiu Històric de la Ciutat de Barcelona Francesc Mestre: Ilustradores Ilustres SOLÀ i DACHS, Lluís. «Cent anys sense Cu-cut!». Sàpiens [Barcelona], núm. 116, maig 2012, p. 48-51. ISSN: 1695-2014. Una exposició homenatja la sàtira política del Cu-cut! Ara, 11/05/2012 Cent anys del tancament del Cu-cut! TV3, 27/07/2012


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]