Àngels Barceló

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Àngels Barceló
Angels Barcelo en Salamanca.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1963ko irailaren 7a (56 urte)
Herrialdea  Katalunia
Heriotza  (56 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, telebista aurkezlea eta announcer Itzuli
Enplegatzailea(k) Catalunya Ràdio  (1983 -  1997)
Televisió de Catalunya  (1984 -  1997)
Telecinco  (1997 -  2005)
SER  (2005 -
IMDb nm1471737

Àngels Barceló (1963ko irailaren 7a, Bartzelona) hedabide ezberdinetan ibilbide luzea duen kataluniar kazetari bat da. Telebistan albiste aurkezle gisa nahiz irratiko esatari gisa ere lan egin du.

Kazetaritza ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan burutu zituen. Lan egin duen irrati nahiz telebista kateetako batzuk honako hauek dira: Catalunya Ràdio, TV3, Telecinco, SER, Cuatro eta Canal+. 2012. urtearen amaieraldean Discovery Max kateko Y el mundo cambió ("Eta mundua aldatu zen") saioa ere aurkezten hasi zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SER irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, Madrilen bizi zen bere familia Bartzelonan zegoen bitartean eta, distantziaz nekatua, bere profesioan aldaketak egiteko garaia zela antzemanda Cadena SER irratiak kontratatu zuen "A vivir que son dos días" saioa irratian aurkeztu eta zuzentzeko. Saio hau aste buruan emititzen zen eta Radio Barcelona-n aurrera eramaten zen SER irratiarentzat.

Carlos Llamas periodistaren heriotza eta gero (2007) urteroko Cadena SER-eko asanblada batean Angels Barceló hautatzen dute Carlos Llamasen "Hora 25" saioaren buruzagitza har dezan. 2008ko urtarrilak 7ean hasten da lan hau aurrera eramaten, gaueko berriak irratiz plazaratzen. Egun arte da saio hau gaueko orduetan audientzia gehiena jasotzen duena (2009an EGMren arabera 1.460.000 entzule zituen eta honen atzetik "La Brújula de Onda Cero" saioa zegoen 443.000 entzulerekin).