Élisée Reclus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Élisée Reclus

Jacques Élisée Reclus (Sainte-Foy-la-Grande, 1830eko martxoaren 15a - Torhout, 1905eko uztailaren 4a) frantses geografoa eta anarkista izan zen. Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik. Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisera itzuli zen berriro, eta La Terre, description des phénomènes de la vie du globe (1857, bi liburuki; Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena) obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik Komunan parte hartu zuen, eta erbesteratu egin zuten berriro. Bruselako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an, eta garai hartan hasi zen idazten La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes obra erraldoia (19 liburuki, "Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak"). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan, eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. Euskaldunez ere idatzi zuen artikulu bat, Les Basques, un peuple qui s´en va (1867, Revue-des-Deux-Mondes).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Élisée Reclus Aldatu lotura Wikidatan