Étienne Maurice Falconet
Itxura
| Étienne Maurice Falconet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1716ko abenduaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1791ko urtarrilaren 24a (74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea, entziklopedista eta itzultzailea |
| Lantokia(k) | Paris San Petersburgo Haga eta Amsterdam |
| Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture |
| Mugimendua | Rokokoa |
Étienne Maurice Falconet (Paris, Frantzia, 1716ko abenduaren 1a - 1791ko urtarrilaren 24a) eskultorea izan zen. J. B. Lemoyneren ikaslea izan zen, eta Akademian onartu zuten Milon de Crotone obrari esker. Madame de Pompadour izan zuen babesle (La Musique, 1751; L´Hiver, 1765), zeinak Sèvresko lantegietako zuzendaritza eman baitzion. San Petersburgon egin zuen obrarik inportanteena, Katalina II.a Errusiakoak eskatuta: Petri Handiaren zaldizko estatua (1766-78). Réflexions sur la sculpture (Eskulturari buruzko gogoetak) liburua idatzi zuen 1761ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |