Edukira joan

Ñeembucúko departamendua

Koordenatuak: 26°40′S 57°55′W / 26.67°S 57.92°W / -26.67; -57.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ñeembucu» orritik birbideratua)
Ñeembucúko departamendua
 Paraguai
Administrazioa
Estatu burujabe Paraguai
ISO 3166-2PY-12
HiriburuaPilar
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak26°40′S 57°55′W / 26.67°S 57.92°W / -26.67; -57.92
Azalera12.147 km²
MugakideakErdialdeko departamendua, Paraguaríko departamendua, Misionesko departamendua, Corrientes probintzia, Chaco probintzia eta Formosa probintzia
Demografia
Biztanleria85.749 (2022)
Dentsitatea7,06 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−04:00

Ñeembucu (gaztelaniaz ahoskatu, ɲembuˈku; guaranieraz: Ñe'ẽmbuku) Paraguaiko hego-ekialdeko departamendua da. 12.147 km2 ditu eta 84.268 biztanle (2013). Departamenduaren hiriburua Pilar da

Paraguai ibaiak inguratzen du mendebaletik eta Parana ibaiak hegoaldetik, Argentinarekin muga eginez. Horren ibai handiez inguraturik dagoela, eta Paraguai ibaiaren Tebicuary ibaiaren emariaz, lurralde zingiratsua eta askotan ibai horien uholdeen mende geratzen dena bihurtu dute Ñeembucu. Komunikazioak nekez egiten dira, ibai bidez gehienak.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Departamendua gaur egun 16 barrutitan banatuta dago:

Barrutia Biztanleria (2002)[1]
Alberdi 7 283
Cerrito 4 647
Desmochados 1 613
General José Eduvigis Díaz 3 642
Guazú Cuá 1 928
Humaitá 2 888
Isla Umbú 2 784
Laureles 3 241
Mayor José J. Martínez 3 904
Paso de Patria 1 708
Pilar 27 980
San Juan Bautista del Ñeembucú 5 185
Tacuaras 3 280
Villa Franca 1 920
Villa Oliva 3 254
Villalbín 2 091

Abere hazkuntza (behi azienda batez ere), nekazaritza (arroza, fruitu garratzak, azukre kanabera, kotoia) eta baso ustiakuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Bizi-itxaropena jaiotzean, urtetan
1990/1992[2] 2000/2001[2] 2010[3]
Guztira 59,69 63,67 69,90
Gizonak 53,45 58,67 61,69
Emakumeak 66,81 68,94 72,67

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]