Újpest FC
Ezizena(k) |
Lilák (moreak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1885 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Szusza Ferenc Stadium edukiera: 13.501 lagun inaugurazioa: 1922 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hungariako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Újpest FC (izen osoa Újpest Football Club) Hungariako futbol talde onenetakoa da palmaresari dagokionez, Budapest hiriburukoa. 20 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga eta beste 9 aldiz Kopa. Mitropa Kopa bi irabazi zituen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Budapest ondoko Újpest herrian irakasle lanean ari zen János Gollek sortu zuen taldea Újpesti Torna Egylet izenarekin eta 1899an gaur egungo . Gaur egun Újpest Budapesteko auzoa da. 1904an lortu zuen lehen mailara iristea, baina lehenengo garaipenak ez zituen 30. hamarkadararte lortu. Hamarkada hartan 5 Liga eskuratu zituen eta bi Mitropa Kopa ere lortu zituen, garai hartako nazio arteko txapelketarik garrantzitsuena hain zuzen ere.
"Urrezko aroa" 60. hamarkadan izan zuen, Europako txapelketatan ere maila bikaina eman zuelarik. 1960an irabazitako ligarekin hasi zuen bolada ona. 1962an Europako Errekopako final erdietara iritsi zen baina ACF Fiorentinak utzi zuen finaletik kanpo. 1967an Lajos Baróti entrenatzailea fitxatu zuen eta 1969an liga eta kopa berrik irabazi zituen eta Ferietako Kopako finala jokatu zuen. Newcastle Unitedek garaitu zuen bi partidak irabazita, 3-0 eta 3-2. 1969 eta 1975 artean azpi liga jarraian irabazi zituen, Hungariako talde indartsuena zela erakutsiz. Honetaz gain Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen 1972, 1973an eta 1974ean final erdietara. Gero txapeldun izan zen Bayern Munichek kanporatu zuen.
80. hamarkadan ligan ez zuen emaitza onik izan baina hiru kopa eskuratu zituen behintzat. Ordutik aurrera titulu batzuk eskuratu ditu, 2002ko kopa eta superkopa eta azkenik 2014ko kopa eta superkopa. 2018an Kopa berri bat eskuratu du.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarian: 33[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liga (20): 1930, 1931, 1933, 1935, 1939, 1945, 1946, 1947, 1960, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1978, 1979, 1990, 1998.
- Kopa (10): 1969, 1970, 1975, 1982, 1983, 1987, 1992, 2002, 2014, 2018.
- Hungariako Superkopa (3): 1992, 2002, 2014.
Nazio artean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- final erdiak 1974ean.
Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- final erdiak 1962an.
Hirietako Ferien Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1969.
Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (2): 1929, 1939.
- Finalista (1): 1967.
Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Újpestek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1976-77 | UEFA Kopa | 1. itzulia | Újpest Athletic |
1-0 5-0 |
Athletic Újpest |
1977-78 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Újpest Athletic |
2-0 3-0 |
Athletic Újpest |
2006-07 | UEFA Kopa | 1. itzulia | Újpest Real Sociedad |
1-1 1-0 |
Real Sociedad Újpest |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Hungarieraz)(Ingelesez) webgunea