(52768) 1998 OR2
(52768) 1998 OR2 | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 15,8 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Near Earth Asteroid Tracking |
Aurkikuntza-data | 1998ko uztailaren 24a |
Aurkikuntza-lekua | Haleakalāko Behatokia |
Planeta txikien taldea | Amor asteroideak |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Periapsis | 1,0107411138038 AU |
Eszentrikotasuna | 0,5726 |
Batezbesteko anomalia | 195,3 ° |
Makurdura orbitala | 5,8787 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 27,06 ° |
Periapsiaren argumentua | 174,42 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Albedoa | 0,2 |
Behin-behineko izendapenak | 1998 OR2 |
Nabigazioa | |
« 52767 Ophelestes • (52769) 1998 OF4 (en) » |
(52768) 1998 OR2, probisionalki 1998 OR2 ere deitua, orbita eszentrikoa duen asteroide bat da. Lurretik gertuko objektu gisa sailkatua dago, eta asteroide potentzialki arriskutsua da, Amor asteroideen taldean. 2 eta 4 kilometro arteko diametroa du. 1998ko uztailaren 24an aurkitu zuten Hawaiiko Haleakala Behatokiko NEAT programako astronomoek.
1987 eta 1996an ere argazkia egin zitzaien, baina ez zen berarengan erreparatu. Asteroide potentzialki arriskutsuen artean distiratsuenen artean dago, eta beraz, handienetako bat ere bada. 32 urteko behaketa arku batekin, orbita oso ondo kalkulatuta dago 2197. urtera arte[1]. Bere orbita potentzialki arriskutsua dela esaten da, baina ez hurrengo mendeetan, bai milaka urteko eskalan.
2020ko gerturapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko apirilaren 29an, goizeko 09:56ean UTC, asteroidea Lurretik 6,2 milioi kilometrora pasako da, Ilargira dagoen distantzia baino 16 aldiz gehiago. Egindako behaketak nahiko zehatzak dira, eta gehienez ere 7 kilometroko errorea dute[1]. Alderaketa gisa, Artizarra 43 milioi kilometrora egongo da (110 Ilargi-distantzia) 2020ko ekainaren 3an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «JPL Small-Body Database Browser» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).