Edukira joan

1890eko Bizkaiko greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Cutandaren Una huelga de obreros en Vizcaya margolana, 1890eko Bizkaiko greba orokorrean oinarritua.

1890eko Bizkaiko greba orokorra Meatzaldean eta Ezkerraldean egindako greba izan zen, Euskal Herriko lehendabiziko greba modernoa izan zena.[1]

1890eko Bizkaiko greba orokorreko pasarte batzuk, La Ilustración española y americana aldizkarian jasoak. Orconerako meatzeak ikus daitezke irudietako batean.

1890eko maiatzean Bizkaian egin zuten lehendabiziko greba orokor modernoa izan zen. Sozialistek antolatuta, hilaren 13an Zugaztietako Orconera Iron Ore Company Limited meategian 200 lagun hasi eta gertuko meategietako meatzariek, Ortuella eta Gallartakoek bat egin eta Sestao eta Barakaldoko lantegietako langileetara zabaldu ondoren 30.000 langile izan ziren greban ugazaben tabernatik at jateko eskubidea eta ugazaben barrakoitik at lo egiteko eskubidea aldarrikatuz[2]. Facundo Perezaguak zuzenduak, langileek Bilbora joateko ahalegina egin zuten, baina armadak eskua hartzea erabaki zuen. Hain zen gogorra egoera, ezen Loma jeneralak armadaren babesa kentzeko mehatxua bota baitzuen. Ugazabek eskubideak onartu zituzten, baita udan bederatzi orduko lanaldia eta neguan hamaika ordukoa izatea ere[3].

Gizartea bitan banaturik zegoen. Alde batetik, burgesia industrial indartsu bat, gero eta indar handiagoa hartuz zihoana Estatuarekiko harreman estuengatik. Gainera, bere eragin politikoa gero eta handiagoa zen. Horrez gain, oligarkia aliatu egin zen, protekzionismoaren alde eginez (Estatuaren babesa jaso). Estatuak eta enpresariek protekzionismoaren alde egiteak anarkismoak eta nazionalismoak gero eta indar gehiago hartzea eragin zuen Espainiako ekonomian.

Beste alde batetik, proletalgoa zegoen, hau da, langileak. Oso kopuru handiko gizarte talde zen eta industrial zonaldeetan pilatzen zen jende guztia. Beraien bizitza oso gogorra eta zaila izan zen. Hauetaz gain, behe eta erdi mailako burgesia zegoen. Hauek ez zuten eraginik Estatuaren agintean, goi mailako burgesiak ez bezala, eta siderurgiaren alde egin zuten.

Greba hasi zen, aurreko egoerei aurre egiteko helburuz gain, 1890. urtean krisia iristen denean. Mineralen eta burdinaren prezioek izugarri egin zuten behera apiriletik aurrera. Osagai siderurgikoen eskaerak izugarri egin zuen behera eta ondorioz stocka pilatzen hasi zen. Greba izugarrizko ondorioak eragiten hasi zen eta giroa ez zen batere ona, beraz Gobernuak ejertzitoa bidali zuen Bilbora. Ejertzitoak, indarkeria erabiliz, langileei eta enpresarioei baldintza jakin batzuk onarrarazi zien.

Bizkaian egindako grebak behin eta berriro errepikatu ziren hurrengo 4 urteetan, eta guztira 23 greba egin ziren 4 urtetan, prezioek behera egitea eta stocka gero eta handiagoa izatea eraginez.

Unamunoren esanetan Bizkaiko "greben, greba handien aroa" inauguratu zuen greba honetan langileek lortutako garaipenaren ondorioz PSOEk bizkaitar mugimenduaren hegemonia lortu eta Gipuzkoara zabaldu zen. Ugazabek hitza jan[4] eta, berriro, 1903an greba bortitza sortu zuen.

«

Gaur egun, nola edo hala, 1890ean ezarririko lan-eguna mantentzen da, baina barrakoi eta derrigorrezko dendei dagokienez, meatze-alde guztian ia-ia lehenengo greba aurretik bezalaxe daude. Bizkai aldean, legeak mespretxatuz eta mende honetako espiritu liberala zapalduz, lanean onartua izateko, nahitaezko baldintza gisa, higienearen kontrako txaboletan bizi eta janariak, onak zein txarrak (ia beti txarrak eta eskandaluzko prezioetan) halako denda jakinetan erosi beharra dago.

La Lucha de Clases, 86. zenb., 1896-V-23

»

[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]