Ortuella

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ortuella

 Bizkaia
Ortuella udalerria Serantes menditik ikusita.
Ortuella udalerria Serantes menditik ikusita.
Ortuellako bandera

Ortuellako armarria

Izen ofiziala Ortuella
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea, Bilbo Handia
Alkatea Saulo Nebreda Trevejo (EAJ)
Herritarra ortuellar
Koordenatuak 43°18′40″N 3°3′21″W / 43.31111°N 3.05583°W / 43.31111; -3.05583Koordenatuak: 43°18′40″N 3°3′21″W / 43.31111°N 3.05583°W / 43.31111; -3.05583

Bizkaia municipalities Ortuella.PNG

Eremua 7,7 km2
Garaiera 70 m
Distantzia 14 km Bilbora
Posta kodea 48530
Biztanleria 8.399 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 1)
Dentsitatea 1.090,78 bizt./km²
Sorrera 1901
http://www.ortuella.biz

Ortuella Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Meatzaldea eskualdekoa, Bilboaldekoa. 8.416 biztanle zituen 2012an.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Trapagako haranaren iparraldean dago, Serantes mendiaren magalean. Ortuellako erliebea orokorrean malkartsua da. Herriaren erdigunea muino batean dago, udalerriaren ipar-ekialdean. Mendebaldean, gune industrialak eta trenbidea daude.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortuellak mugakide ditu Abanto ipar-mendebaldean, Santurtzi iparraldean, Portugalete ipar-ekialdean, Trapagaran ekialdean, eta Galdamesekin hegoaldean.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortuellak auzo hauek ditu:[1]

Horietatik batzuk auzo historikoak dira, tartean Urioste edo Nocedal, Ortuella sortu baino lehen biztanlegune propioak izanak. Cadegal eta Orconera meatzaritzaren hasierarekin batera sortu ziren. Triano auzoa, berez, Abanto-Zierbenan dago, baina auzoko etxe batzuk Ortuellan daudenez zerrendan sartu da.

Ortuella biztanlegunea lehendabizikoz XVIII. mendearen bukaeran aipatzen da, eta bertan badaude zenbait auzo ere. Nagusienak Ralera, trenbideak banatuta, Otxartaga, Gorbea (hasieran Felix Basozabal), Mendi-Alde eta Ganguren dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortuellako erdigunean, N-634 errepide nagusia.
Bañales eta Saugal auzoetako ikuspegi orokorra.
Ortuellako Udaletxea

Ortuellaren historia Enkarterriko historiarekin lotura handia izan du. Betidanik, Somorrostro Haranaren errepublika barruan egon da, zehatzago bertoko Hiru Kontzejuetan, Sestao eta Trapagaranekin batera. Hala ere, kontzejuaren izena ez zen Ortuella izan Santurtzi baizik eta izen bera mantendu zuen kontzejua udalerri bihurtu zenean.

Udalerriaren izen ofiziala 1901 arte Santurce-Ortuella izan zen. Urte hartan Santurtziko udalerria Ortuellatik banandu zen. Banaketa gertatu zenean Ortuellak Santurtzik baino 3 bider biztanle gehiago zituen arren, Santurtzik gaur egun 45.000 biztanle inguru dauzka, Ortuellak baino ia lau bider gehiago.

1980ko hamarkadan, ofizialki Santurtzi hitza izenetik kendu zuten, Ortuella soilik izateko, bertokoek erabiltzen duten toponimoa. Ebazpena Eusko Jaurlaritzak 1981eko martxoaren 27an egin eta maiatzaren 29 argitaratu zen.

Herriaren historiako gertakaririk latzenetako bat, 1980ko urriaren 23an gertatu zen. Orduan, gas leherketa batek Marcelino Ugalde ikastetxean 52 lagun hil zituen: 49 haur, 2 irakasle eta sukaldari bat.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortuellako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizioa hasi zenetik udal gobernua PSE-EEk izan zuen, baina 1999ko hauteskundeetan PSEk gehiengo osoa galdu zuen eta EA haiekin batu zen gobernua osatzeko. Egoera politiko latza sortu zen, baina EAk PSErekin gobernatzen jarraitu zuen.

2003ko hauteskundeetan PSE-EEk bost zinegotzi eskuratu zituen, EAJk lau, EAk 3 eta EBk bat. Ezker abertzalearen hautagaitzak ezin izan zuen aurkeztu legez kanporatzearen ondorioz. Gauzak horrela, EAJk eta EAk gobernu berri bat eratu zuten.

2007ko hauteskundetan, lehen aldiz EAJk lortu zituen zinegotzi gehien, sei. PSE-EEk bost lortu zituen eta EAk bi. EAJren eta EAren arteko gobernua berriz egin zen. EBk, berriz, bere zinegotzia galdu zuen 36 botoren aldeaz, eta orduan ere ezker abertzaleak ezin izan zen aurkeztu, bi hautes zerrenda debekatu ostean.

2008ko urrian, EAko zinegotzi batek bere taldea utzi zuen, mistora pasatzeko.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Oskar Martínez hautatu zuten alkate. EAJk sei zingeotziak mantendu zituen, baina PSE-EEren gainbeherak jarraitu zuen eta lau zinegotzi soilik lortu zituen. Ezker abertzaleak, Bildu koalizioaren bidez, hiru zinegotzi eskuratu zituen.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk lehendik zuen gehiengoa mantendu zuen, sei zinegotzirekin, eta EAJ alderdiko Saulo Nebreda Trevejo hautatu zuten alkate. Borobil herri plataforma geratu zen bigarren (bi zinegotzi), PSE-EEK bi zinegotzi eskuratu zituen, Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk beste bi eta Irabazik bat.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortuellako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 13
1.875 (% 41,73)
6 / 13
1.580 (% 35,92)
Borobil
2 / 13
772 (% 17,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
659 (% 14,67)
4 / 13
1.149 (% 26,12)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
2 / 13
555 (% 12,35)
3 / 13
1.035 (% 23,53)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
505 (% 11,24)
0 / 13
184 (% 4,18)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n Ezker Batua-Berdeak-INDAZ koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Ortuellar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ortuella Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa