1936ko Urkiolako Igoera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1936ko Urkiolako Igoera
Datu orokorrak
Lasterketa2. Urkiola Igoera
Data1936.eko martxoak 15
Luzera5 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMañaria
Helduera-lekuaUrkiola
Emaitzak
TxapeldunaEU Claudio Leturiaga
TxapeldunordeaESP Manuel Trueba Pérez
HirugarrenaEU Federico Ezkerra
◀19311961▶
Dokumentazioa

1936ko Urkiolako Igoera Urkiola Igoera bigarren ekitaldia izan zen. Martxoaren 15ean goizeko hamaiketan izan zen, irteera. Irabazlearen saria 175 pezeta izan ziren. 120 pezeta bigarrenarentzat eta beste sari batzuk lehengo hamarrenentzat. Bitxikeria moduan, azken sailkatuak (denboraren barruan) sari berezi bat zuen; janari bat. 36 txirrindularik inskripzioa bete zuten, baina azkenean, 25 txirrindulari bakarrik hartu zuten parte. Vicente eta Fermin Trueba anaiek azken momentuan esan zuten ez zutela parte hartuko eta Julián Berrendero Frantzian zegoen, egun hartan. Irteeran egon zirenen artean, Leturiaga zen jendearen bihotzean, aurreko astean Arantzazuko Igoera irabazi baitzuen.

Ezkurditik atera ziren eta Mañarira arte astiro joan ziren. Orduan, Manuel Pelayok ihesi joaten saiatu zen, Julian Larrinagak zulatua izaten zuen bitartean. Gero, Leturiagak eraso bat egin zuen eta taldea 11 txirrindularik bakarrik osatu zuten. Txakurzuloko aldapan, Leturiagak berriz eraso zuen eta Manuel Trueba eta Federico Ezkerrak bakarrik jarraitu zioten. Helmugatik 500 m-ra, Truebak eraso zuen, baina Leturiagak eutsi zion eta aurrera egin zuen azken metroak bakarrik eginez. Guztira, 22 txirrindularik amaitu zuten. Bertokoa zen Juan Bautista Onaindiak, atzeraka igo zuen.

Hilabete gutxi geroago, Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta urte askotan egin gabe egon zen.

Sailkapen Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Claudio Leturiaga 20min 13s.
  2. Manuel Trueba 5s-ra.
  3. Federico Ezkerra 13s-ra.
  4. José Riestra d.b.
  5. Francisco Goenaga 42s-ra.
  6. Juan Bautista Vallejo 53s-ra.
  7. Zacarias Herboso 1min 8s-ra.
  8. Gregorio Idigoras 1min 26s-ra.
  9. Manuel Pelayo 1min 45s-ra.
  10. Julian Larrinaga 1min 57s-ra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.