1987ko Urkiolako Igoera, Urkiola Igoeraren XII. ekitaldia izan zen. Urte honetan, ibilbidea pixka bat aldatu zen eta 166 kilometroko lasterketa izan zen. Donostia Klasikoko eta Burgosko Itzuliko garaipenen ostean, Marino Lejarreta zen jendearen ahoetan. Marinoren lehen aldia zen lasterketa honetan eta ikusmin asko sortzen zuen. Txirrindulariek 15:30etan atera ziren, abuztuaren 14an, bero handiarekin.
Atera bezain laster, eraso asko egon ziren eta 35 gizoneko ihesaldi bat egin zen. Iheslariek laster 4 minutuko errenta lortu zuten. Kelme eta Teka taldeak ihesalditik tiraka jarri ziren eta atzean, pelotoian, Caja Rural eta Reynolds taldeak tiraka egon ziren tartea mantentzeko. Urkiolako lehen pasaeran, Jérôme Simon pasa zen zortzi gizoneko taldeko buruan. Atzetik Marinok aldea 3 minututan murriztu zuen. Gero, Marino eta beste 11 txirrindularik iheslariak harrapatu zituzten. Urkilako azken igoerara 20 txirrindularietako talde bat iritsi zen, orduan. Marinok ihesi atera zen Urkiolako aldapa tente batean eta Simonek berarekin atera zen baina ezin izan zion erritmoari eutsi. Txakurzulon, Marinok 40 segundoko errenta zuen eta santutegira bakarrik ailegatu zen minutu bateko errentarekin.