1965eko Urkiolako IgoeraUrkiola Igoera-ren VI. ekitaldia izan zen. Sariak aurreko urtekoak baino diru gutxiago izan zuten. Adibide gisa, aurreko urtean irabazleak 15.000 pezeta irabazi zituen, eta urte honetan, 10.000 pezeta besterik ez. Bigarrenak, 7000 pezeta irabazi zituen eta hirugarrenak 4.000 pezeta.
Ibilbidea pixka bat aldatu zen eta Urkiolako gainean bukatu beharrean santutegian izan zen helmuga. Hala ere, eta igoeraren errekorra kontutan hartzeko denborak gainean hartu ziren. Errepidea berritu egin zen ekitaldi honetan eta lehenengoz hesiak jarri ziren errepide bazterrean. Irteera 12:00 eran izan zen, igoera erdiandean, Jiménez, Sagardui eta Bahamontes aurrera jo zituen eta azkena 500 metroetan Jiménez bakarrik joan zen Hirugarren aldiz garaipena lortzeko.