1941eko Santanderko sutea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santanderko katedrala sutearen ondoren.
Postetxea sute ondoren.

1941eko Santanderko sutea urte hartako otsailaren 15tik 16raino Kantabriako hiriburuan izan zen.

Sutea Cádiz kalean hasi zen, moiletatik gertu. Egun hartan, hego haizeak gogor jo zuen. Izan ere, 1941eko zikloiak hirian 180 km/h haize boladak izan zituen.[1] Suhiltzaileek ezin izan zuten amatatu eta alde zahar guztia erre zuen. Hilaren 16an Bilbo, Donostia, Palentzia, Burgos, Oviedo, Gijón, Avilés eta Madrildik suhiltzaileak ailegatu ziren eta hurrengo egunean, haizea baretu zenean, sute nagusiak amatatu zituzten. Hala ere, azken garrek 15 egun ere iraun zuten.[2]

Guztira, 14 ha erre ziren: 400 eraikin desagertu eta 10.000 kaltetu inguru izan ziren. Hala ere, hildako bakarra izan zen: Julián Sánchez García madrildar suhiltzailea.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Aupí, Vicente (2005) Guía del Clima en España Omega 75. orrialdea ISBN 978-84-282-1370-4 .
  2.   «Cronología del incendio» El Diario Montañés 2011-2-11 .
  3.   Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Aedo Pérez, Carlos (1985) Gran enciclopedia de Cantabria Editorial Cantabria ISBN 84-86420-00-8 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.