1952ko Egiptoko Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
1952ko Egiptoko Iraultza
Irudia
Motairaultza
Data1952ko uztailaren 23a
KokalekuEgipto
HerrialdeaEgipto

1952ko Egiptoko Iraultza prozesu politiko, ekonomiko eta soziala izan zen, 1952ko uztailaren 23an hasi zena. Une hartan, Egiptoko ejerzituko ofizial talde batek estatu kolpea eman zuen herrialdean. Honen ondorioak epe motzera nabaritu ziren (monarkaren abdikazioarekin, Faruq erregea) baita epe luzeago batean ere. Denbora tarte horretan Egiptoko erregimen berri bat zehaztu zuten. Neurri iraultzaileek, hasiera batean britainiarrak herrialdetik kanporatzera eta hauek Egipton inposatutako gobernua aldatzera mugatutakoek, ez zuten lehen unetik esandakoa bete, eta muga horiek gainditu zituzten. Bai egitura instituzional eta ideologikoaren garapenarekin, 1956a arte gauzatu zena (iraultza guztiz finkatu zen urtea) bai erregimena, urte hartara arte, kanpotik jasotzen joan zen errekonozimentuagatik, gertaeraren garrantzia azpimarratuz.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faruk Egiptokoa

1948. urtea, arabiar lurraldearentzat, gertakari historiko garrantzitsu ezberdinen agertokia izan zen. Adibidez, britainiarren Palestinako agintaldia bukatu zen maiatzean, eta horrek, Israelgo estatuaren sorrera ekarri zuen, horri jarraiki Palestinako gerra hastearekin batera. Israel estatu subirano gisa ezartzeak garrantzi handiko aldaketak ekarri zituen eskualdera. Aldaketa horien adibide adierazgarri Egipton gertatutakoa da, arabiarren porrotak herrialdearen askapenera bideratu baitzuen mugimendu oso bat, zeina oraindik, 1948an, britainiarren kontrolpean zegoen.

Bestetik, Faruq erregeak gatazkaren garapenean hartutako erabakiek asko kaltetu zuten monarkaren figura, (ministroen aholkuen ezeztapena, armamentuak erosteko kudeaketa txarra…).  Egiptoko erregearen jarreraren aurka, Egiptoko erlijio-sektore desberdinen ahotsak aurkitu ziren; izan ere, Palestinako herriaren aldeko borroka islamaren defentsarako lehia ere bazela uste zuten.

Erlijio-sektore horiek eremu ofizialari erantzuteaz gain, Anaia Musulmanen elkarte bat osatzen zuten. Eta Hasan al-Banna Anaien buruak Al-Azhar-en agerraldi publiko bat egin zuenean, herri arabiarren eta islamiarren batasuna deitu zuen, Palestina defendatzeko asmoz.

Aurreko gertaerak eta Anaia Musulmanen Elkarteak egindako jarduerek, azkenean, Nuqrashi Egiptoko lehen ministroaren kezka piztu zuten, mugimendu horretan Estatuaren segurtasunerako mehatxu bat ikusi baitzuen. 1948ko abenduan, gizartearen desegitea eman zen; erabaki horrek, gizartearen tentsioak areagotu zituen, eta, azkenean, lehen ministroaren heriotza ekarri zuen Anaia Musulmanen kideetako baten eskutik.

Izendatutako armistizioak sinatu ondoren hasi zen Egiptoko barne-politikaren porrota. Gerrako porrotak eta horrek eragindako ondorioek alderdi politiko tradizionalen lidergoaren galera sendotu zuten, baita monarkiarekiko eta gobernuarekiko errespetua galtzea ere.

Urte horietan zehar, britainiarrek herrialdean zuten presentziaren aurkako hainbat adierazpen egin ziren; horien artean, gizarteko sektore desberdinen batasuna eta hainbat kezka aldarrikatu ziren.

Matxinada horien guztien erdian, eta 1950eko hauteskundeen ostean, Nahhasek maniobra politiko ugari egin zituen egiptoar gizartearen arreta desbideratzeko. Hala ere, neurri horiek ez zuten berehala britainiarren kontrolarekin amaitu. Are gehiago, Egiptoko Barne Ministerioak Ismailiako polizia-kuartel bat inguratzen ari ziren tropa britainiarrei aurre egiteko 1952ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakiak eta horren ondorio zuzenek (berrogei polizia egiptoar erail eta beste hirurogeita hamar zauritu) egiptoarren arteko iskanbilak ugaritu zituen, eta 1952ko urtarrilaren 26an, Kairoko hiriaren zati handi bat erre zuten, Ministroen Kontseiluak herrialde osoan lege martziala aldarrikatu zuelarik.

1952ko estatu kolpea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairoko suteak aurreko garaiari bukaera eman zion. Sei hilabetetan zehar, kongresuak aukeratutako hainbat erregimen inposatzeko saiakerak eman ziren, 1952ko uztailaren 23a iritsi zen arte. Egun hartan, (jóvenes oficiales) talde batek – zeinak erregeari zioten leialtasuna hautsi zuten Palestinako gerraren ondoren – estatu kolpea eman zuen, une hartako monarkiari eta 1922tik indarrean egon zen gobernatzeko erari bukaeran emanez. Bi mila urtean lehen aldiz, faraoien garaitik, Egipto egiptoarrez gobernatua izatera igaroko zen.

1952ko gertakariaren ondoren, lehenengoz, agintari eta herritarren arteko urruntasuna desagertuko zela ematen zuen, herritar gehienak, hasierako uneetan, erregimen berriarekin bat zetozelako, bai erligioari zegokionean, baita hizkuntza eta etniei zegokienean ere.

Hasieran, monarkiaren bukaerak barne politikan britainiarrek zuten esku-hartzearekin bukatuko zuela uste zen. Nazionalistak boterera iristeak osotasunean egiptoarrena izango zen gobernu bat izango zutela sentiarazten zien, aurrera eramango ziren lan guztiak herritarrengan pentsatuz izango zirela, herrialdea berritzearen helburuarekin.

Ofizial Aske gehienak militarren akademiara sartu ziren 1936ko itunaren ondoren. Beraien artean harreman sendoak landu eta eraiki zituzten. Lehen urteetatik, antolatzen hasi ziren, talde politiko ezberdinetan sartuz. Une hartan, bai Anwar al-Sadat, bai Nasser, Anaia Musulmanak taldera batu ziren. Bitartean, beste batzuk Mist al-Fatatera eta alderdi ezkertiarreko beste talde batzuetara batu ziren.

Aipatutako estatu kolpearen ondoren, 1952ko uztailaren 26an, Faruq, Egiptoko monarka, behartua izan zen bere seme Ahmad Fuaden alde abdikatzera. Erabaki hori, guztiz lotuta egon zen herrialdetik ahalik eta azkarren exiliatzeko beharrarekin, azkenik, Italiara lekualdatuz. Aipu egindako abdikaziotik 1954. urtera arte, boterea iraultzaren aginte-kontseiluaren esku geratu zen, Naguib generalaren itxurazko lehendakaritzapean, zeina Botere Armatuen buru izendatua izan zen.

Erabateko mesfindatza zuten Egiptoko herritarrek politikariekiko, eta Ofizialen taldeak birplanteatu beharra izan zuen aurretiaz zeuden alderdi politikoak berritzea edo beraiek herrialdearen gidaritza hartzea. Iraultzaren une horietan programa politiko zehatzik ez izateak, lehenengoarekiko apustua egitea ekarri zuen, estatu kolpearen aurretik zeuden alderdi politikoei aukera bat emanez.

Erabaki horren ondorioz, une hartatik aurrera, boterea banatuta geratu zen. Alde batetik, gobernua zegoen, Ali Mahir buruan, eta bestetik aipatutako ejerzitua zegoen. Trantsizio garai bat igaro zuten zeinetan aipatutako ministroak gerta zitezkeen erreforma guztiak geldiarazteko saiakerak egin zituen, honen dimisioarekin bukatu zena, eta Naguib generalak hartu zuen bere postua, iraultzaren kontseiluko lehendakari eta Gerra eta Itsas Armadako ministro bilkatuz. Erabaki hau, Martín Muñoz-en arabera, militarrek boterearekiko zuten nahiaren agerpena izan zen.

Iraultzaren filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monarka bere postutik kendu ondoren konturatu ziren ofizialak Egiptoren askapenaren bidean lan handia egin beharko zutela, iraultzaren lehen momentuetan behintzat aurrera eraman zen proiektu politikoarekin bat ez zetorrena. Denborarekin, beraien lana hasierako helburura bideratzea lortu zuten.

Nasser-ek, “Iraultzaren filosofia” lanean, bere doktrina politiko propioa azaltzen du, garrantzi handiko bi ikuspegi mahaigaineratuz: iraultza bikoitz bat aurrera eramateko beharrizanarena, bai gizartean baita politikan eta hiru zirkuluen teoria (arabiarra, afrikarra eta islamikoa).

Iraultza bikoitza gauzatzearen ideiari dagokionez, esan beharra dago Nasserrek ez zuela Egiptoren mugetara zedarritzen, “munduko herri guztiei” bideratuta dagoenez gero. Modu berean, iraultza bakoitzaren helburuak azaltzen ditu: iraultza politikoaren asmoa proletargoak erabakitzeko ahalmena bereganatzea dela, eta gizarteko iraultzak justizia bilatzen duela, klase borrokaren bidez.

Hiru zirkuluen teoria zehazki azaldua ageri da “Iraultzaren filosofian”. Arabiar zirkulua (lehen zirkulua), Afrikar kontinenteko zirkulua (bigarren zirkulua) eta Islamaren zirkulua elkarren artean osagarriak dira, eta batak besteari lagundu ahal izateko modu batean landuak izan behar dira.

Iraultzaren etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen neurrien urtea: 1952[aldatu | aldatu iturburu kodea]

178. legea, laborantza-berritzearena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952ko irailaren 9an lehenengo neurri iraultzailea hartu zen, Laborantza-berritzearen legea(178.legea). Lege honek egiptoarren gehiengoaren eta Ofizial Askeetako ezkertiarren eskaerei erantzuten zien. Honen xedea jabetza mugatzea zen, lurren jabeak desjabetuz eta lur hauek nekazarien artean banatuz. Haatik, erreforma 450.000 feddanetan(4200m2) soilik eraman zen aurrera; erein daitekeen lurraren %8 hain zuzen ere.

Barredan xedatutakoaren arabera, lege berriari buruzko 30 neurrik benetako ondorio iraultzaileak izan zituzten: errentamenduen eta apartzerien arauketan aldaketak eragin zituzten, nekazaritza-sistemaren gehiegikeria handienetako batekin amaitzea ahalbidetuz, laboratutako lurraren % 75i eragiten baitzion. 3

Erreformak ondorio politikoak ere izan zituen. Lehenik eta behin, Egiptoko lurjabe handien eragin ekonomiko, sozial eta politikoa nabarmen murriztu zela suposatu zuen, eta horrek onura argia ekarri zien erdi-mailako jabeei, batez ere jabe horien barruan egokienak zirenei, izan ere, lurjabe handiei soberan zeuden lurrak erosiz haien jabetzak handitzeko aukera izan baitzuten. Bestalde, Estatuak lur kopuru handi baten jabetza berreskuratu zuen, azkenean banatu ez zirenak, jabe handiak ordezkatuz nekazari pobreen eta nekazaritzako langileen ustiapenari zegokionez.

Aipatzekoa da, era berean, erreformak baretu egin zituela, hasiera batean – ikusitako mugak gorabehera –, nekazari txikien eta jabegorik gabeko nekazarien artean aspaldidanik zeuden itxaropen iraultzaileak; izan ere, nekazari horietako batzuek ezeztatu egin zuten eskatzen zitzaizkien errentak ordaintzeko ideia, edo partekatu egin zuten lan egiten zuten lurren jabetza lortzeko asmoa, Iraultzaren lehen egunetan.

Aipatutako itxaropen iraultzaileek aurrez aurre jarri zuten erregimen berria, abuztuaren 13an agerian geratu zen bezala, Kafr al-Dawwarreko lan-protesta industrialak gogor zapaldu zituztenean Ofizial Libreek, aipatutako protestaren bi lider nagusi exekutatzeko agindua eman zutenean.

Eraikuntza honen zati bat, Nasser bera, herriaren aurrean jabe txikien ondorengo bezala aurkeztean islatu zen, diskurtso honekin batera, Goi Egipton errege familiaren jabetza tituluak pertsonalki banatzea bezalako ekintzak izan zirelarik.

1952an planteatutako nekazaritza-erreformak, azken batean, helburu bikoitzari erantzun zion: lurjabe handien klase politikoki nagusia ahultzea eta premiazko premia zuen masa-laguntza mobilizatzea.

Kontrola eta nazionalizazioa: prentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsari zegokionez, beste hainbat erabaki hartu zituzten Ofizial Askeek. Esaterako, Al-Ajbar egunkariaren kontrola hartu zuten; estatu kolpea baino hilabete batzuk lehenago sortutako egunkaria, alegia. Gainera, prentsaren kontrola indartzeko asmoz, 1952ko azaroan Egipton lehen aldiz, informazio eta telekomunikazioen ministerioa sortu zen; “Orientazio Nazionalaren Ministerioa” izena hartu zuena. Bestalde, Iraultzaren Aginte Mahaiak bere argitalpen etxe propioa sortu zuen, Dar al-Tahrir izenekoa.

Erakunde sindikaleko biltzar konstituziogilearen desegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an ere jakin zuen Egiptoko erakunde sindikalari zegozkion aldaketa esanguratsuen berri. Egiptoko mugimendu sindikalak urrezko aroa lortu zuen 1952ko Iraultzaren aurreko hamarkadan, eta bere aurrerapena nabarmendu zen, bai hedapenean, bai antolaketan, sindikatuen kontzientzian, demokraziaren defentsan eta gai nazionalekiko elkarreraginean.

1952ko uztailaren 23ko estatu-kolpea gauzatu ondoren, aipatutako aurrerapenak atzerakadaren mende geratu ziren. Ofizial Libreak boterera iritsi izanak (herritarrek eta langileek asko aitortu eta errespetatzen zituzten) higadura ekarri zuen aurreko garaietako esperientzia sindikalaren joerari zegokionez, eta hori bereziki agerian geratu zen ofizial horiek 1952ko irailean hartutako erabakian; izan ere, hilabete horretan debekatu egin zen erakunde sindikala eratzeko kongresua egitea, eta, horren ondorioz, organo eratzaileak desegin egin ziren.

Erabaki horrek ekintza sindikalaren etapa berri bat markatu zuen Egipton, mugimendua boterearekin aliantza sendo bat izatera behartuta egoteak markatu zuena, besteak beste, bere autonomia marjinak eta eragiteko gaitasunak atzera egiten zutela ikusiz, eta horrekin batera errebindikazio-eredutik nahitaez urruntzea gertatu zen.

Ordutik, sindikatuen kontrola etengabea izan zen Egiptoko erregimen berrian, eta Egyptian Trade Union Federation (ETUF) Egiptoko Sindikatuen Federazioaren sorrera ikusi zen 1957ko urtarrilean, garai hartako errepublikako presidenteak hala erabakita, zeuden sindikatuen zenbaketara konfederazio bakar baten inguruan batzeko asmoz. Konfederazio horren buru, gainera, Anouar Salama bat izan zen, Nasserrek berak izendatua.

Arestian aipatutakoa oinarri hartuta, Egiptoko sindikalismoak, Ofizial Libreen kolpe militarra gertatu zenetik, bere aurreko aurrerapenak atzera egiten ikusten ditu eta bere etorkizuna irteerarik gabeko kalezulo batean kokatzen du. Azken egoera hori 1952ko Iraultza eta erregimen naserista baino askoz geroago arte luzatuko da.

1952ko abendua - 1954: Konstituzioa indargabetzetik Naguiben bat-bateko kaleratzera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952ko abenduaren 10ean Iraultzaren Agintearen Kontseiluak(CMR) publiko egin zuen konstituzioaren indargabetzearen erabakia, “de los Cincuenta” izeneko batzordea sortzearekin batera. Batzorde honen ardura hurrengo bi urteetan konstituzio berri bat sortzea zen, aurrekoaren akatsak zuzenduko zituena. Beraz, denboraldi iragankor batean estatuaren botereak gobernuaren esku gelditu ziren.

Alderdi politikoen desegitea eta armadaren garbiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953ko urtarrilaren 16an, aurrez zirriborratutako neurria hartu eta hilabetera, alderdi politikoen desegitea aldarrikatu zen. Iraultzako “Diziplina, Batasuna eta Lana” goiburua alderdi politikoen desegite-neurri horrekin batera gauzatu zen.

1953ko urtarrilean bertan, alderdi politikoen arazketaren antzeko beste neurri bat iritsi zen Armadara. 450 ofizial beren eginkizunetatik kendu zituzten, eta beste hainbeste atxilotu zituzten, Iraultzaren Agintearen Kontseiluko kideak beren kideek hauta zitzatela eskatu ondoren.

Gertaera horien ondoren, Yusuf Siddiq-ek, Ofizial Libre komunistak (sistema parlamentario batera itzultzearen aldekoa), Iraultzaren Agintearen Kontseilutik dimititu zuen, erbestera abiatuz. Rachad Mehannari, 1952ko urrira arte Erregeordetzako Kontseiluko presidente kargua izan zuena eta Ofizial Askeetako kidea zena (Anaia Musulmanen jarraitzaile eta ekintzailea), atxilotu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten; Al-Damanhuri kideari ordea, heriotza-zigorra ezarri zioten, Mehannarekin batera Iraultzaren Agintearen Kontseiluaren aurka konspiratu izana egotzita.

Iraultzaren Agintearen Kontseiluaren barruan armadaren aurkako neurri errepresibo horren egokitasunaren inguruan adostasunik ez zegoen arren (Naguiben oposizioa nabarmenduz), neurri hauek indarrean jarraitu zuten. Ondorioz, 1953ko urtarrileko gertaera horiek, Ahmad Hamruch-en (torturatutako ofizialetako bat) hitzetan, Ofizial Libreen lehengo erakundearen amaiera eta antolaketa berri baten hasiera ekarri zuten, baita politikaren eremuan sartzen ziren ofizialen izaeran eraldaketa bat ere.

1953ko konstituzioa eta askapenarentzako berriz batzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko alderdi politikoen desegitea inposatzearekin batera, alderdi bakarraren nukleoa sortu zen, Askapenerako Berrelkartzea alegia, botereak egitura politiko berriak lortzeko saiakera batean. Nasserrek berak adierazi zuenez, erakunde horren helburu nagusia herritarrak berantolatzeko tresna izatea zen.

Gamal Abd al-Nasser buru zuen alderdi honetan, esperientzia politiko ezagatik, kontrol militar izugarria inposatu zuten. Abd al-Nasser-en karisma nabarmenak erregimen berri hau legitimatzen lagundu zuen, baita Iraultzaren Kontseiluaren barruan bere igoera ziurtatzen ere, presidentzialismoan oinarritutako sistema politiko bat eraikitzea ahalbidetuz. Berrelkartzeak antzinako Egiptoko alderdi politikoetan jasandako ustelkeriatik libre egotea defendatzen zuen, eta ez zuen uste beharrezkoa zenik botere politikoa haiekin partekatzea.

Gainera, azpimarratzekoa da bere programa erregimen berriaren lehen programa politiko esplizitua izan zela, eta horren barruan, honako helburu hauek zeudela: Niloko haraneko atzerriko tropen ebakuazio osoa (lehen puntua); herritar guztiak langabeziaren, gaixotasunaren eta zahartzaroaren aurrean babestuta egongo diren gizarte-sistema bat (laugarren puntua); aberastasunaren bidezko banaketa bermatzeko pentsatutako sistema ekonomiko bat (bosgarren puntua); herritar guztiak legearen aurrean berdinak izango diren sistema politiko bat, non adierazpen-askatasuna, prentsa-askatasuna, biltzeko askatasuna eta erlijio-askatasuna legearen mugen barruan bermatuta egongo diren (seigarren puntua); gizarte-erantzukizunaren sentimendua garatzeko sortutako hezkuntza-sistema bat (zazpigarren puntua), eskualde-indar bat, Arabiar Ligaren eragina indartzeko sortua (bederatzigarren puntua), eta Nazio Batuen printzipioekiko atxikimendu irmoa.

Elkarte hori sortu eta hilabetera, 1953ko otsailaren 10ean, Naguib jeneralak hiru urteko aldi iragankor bat ezarri zuen, eta aldi berean, dekretuz behin-behineko Konstituzio bat aldarrikatu zuen (11 artikulukoa) Iraultzaren Kontseiluari erabateko botereak ematen zizkiona. Testuaren 8. artikuluak ezartzen du Iraultzaren Kontseiluko komandante buruak, une hartatik aurrera, botere politiko gorena izango zuela, “batez ere Iraultza babesteko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeari dagokionez”.

Konstituzio horren ondoren beste konstituzio-testu batzuk etorri ziren, eta horietako bakoitzak presidentearen asmo politikoak finkatzen lagundu zuen. Aldarrikapen konstituzional horien artean, 1953ko uztailaren 18koa nabarmentzen da, sistema monarkikoa errepublikanoarekin ordezkatu zuen, Mehmet Alíren dinastiari amaiera emanez. Honen erregealdian herria hainbatetan traizionatua izan zen. Horrela, iraultza hasi eta ia urtebetera, Errepublika berria sortu zen.

Anai Musulmanen aurkaritza eta desegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed Naguib errepublika berriko lehen presidenteak aurre egin behar izan zien gai ugarien artean, Anaia Musulmanen elkarteko kideekin hitz egitea zegokion. Elkarte hori, lehen aipatu bezala, alderdi politikoen desegitetik kanpo geratu zen, ez zelako alderdi politiko bat, elkarte bat baizik.

Elkarte horrek, urteetan zehar, bere baitan borroka desberdinak izan zituen. Horien artean, erregimen berriarekin lankidetzan jarraitzeari edo erakundearen aparatu sekretua deiturikoa mantentzeari buruzko eztabaidak nabarmendu ziren.

Anaiek proposatutako eskarien artean, Mehanna Indar Armatuen buru izendatzea, militarrak beren barrakoietara itzultzea eta Ermandadearen gustuko gobernua izendatzearen eskariak zeuden. Era berean, erabat arbuiatzen zuten sistema parlamentario batera itzultzeko eta alderdi politikoak legeztatzeko ideia defendatu zuten. Naguibek ez zituen aintzat hartu Ermandadeak planteatutako gaiak, baina horrek ez zuen elkartearen aktibismoa baretu.

Kontseiluaren eta aipatutako erakundearen arteko tentsioek goia jo zuten 1954ko urtarrilaren 12an. Egun horretan, Anaia Musulmanen aldeko ikasleen eta erregimenaren aldeko beste batzuen arteko liskarran izan ziren.

Erakundea desegin egin zen istiluak izan eta bi egunetara, 1954ko urtarrilaren 14an, erakundeak erreformarekiko izandako aurkaritza, armadan eta polizian infiltratzeko saiakerak eta erakunde paramilitar sekretu bat izatea erabili zen justifikazio gisa. Horri britainiar potentziarekin harremanak izatearen akusazioa gehitu zitzaion.

Azkenik, komeni da argitzea elkartea desegin zuen dekretuak ez zuela eragotzi elkarteak klandestinitatean jarduten jarraitzea.

Mohammed Naguib-en bat-bateko kaleratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anaia Musulmanen oposizioa ez zen gizarteko tentsioen iturri bakarra izan; errepublika berria sortu zeneko kontraesan-multzoa nabarmendu behar da.

Barne kontraesanei dagokienez, esan behar dago, bi jarrera kontrajarri nabari zirela: Errepublikako eta Iraultzaren Kontseiluko lehendakari eta lehen ministro zen Naguiben proiektua; eta Iraultzaren Kontseiluko lehendakariorde eta Liberaziorako Berrelkartzearen idazkari nagusi zen Nasserrek defendatutako jarrera. Naguibek erregimen pluralista baten alde egiten zuen, baita Batzar Konstituziogile batera eramango zuten hauteskunde libreen deialdiaren alde ere; Nasserrek, berriz, alderdi bakarreko gobernu bat ezartzearen aldeko jarrera zeukan.

Naguibi eman zioten aginte-postua ofizialki, baina hark ez zuen benetako botererik izan, Iraultzaren Kontseiluak Armadaren gaineko domeinua ezarri baitzuen. Horrela, Naguiben jarduteko aukerak murritzak ziren.

Naguibek 1954ko otsailaren 23an Iraultzaren Kontseiluko lehendakari, lehen ministro eta lehendakari karguak utzi zituen, eta Errepublikaren lehendakaritza hutsik geratu zen.

Hasiera batean, Nasserrek Naguib atxilotuarazi zuen, botere diktatorialak erakusteko saiakera egitea leporatuz. Hala ere, aske utzi zuen, atxiloketak izandako erreakzioaren aurrean. Horrela, Naguib errepublikako lehendakari berrizendatu zuten otsailaren 25ean.

Nasser, bere aldetik, lehen ministro izendatu zuten, baita Kontseiluko lehendakari ere,  Jaleden (Ofizial Libreen kidea) boterera iristeko asmoak zapuztuz.

Naguibek, itzuli ondoren, alderdi politikoak baimendu, etorkizunean  Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo zirela iragarri, eta preso politikoak askatzeko eskakizuna egin zuen. Nasserrek eta Iraultzaren Agintearen Kontseiluak amore eman zuten Naguibek hartutako neurrien aurrean. Zentsura eta lege martziala bertan behera geratu ziren martxoaren 6an, eta erregimenaren aurkako indar politikoek, beren botere mediatiko eta herrikoia berreskuratu zuten.

Martxoaren 25ean, Iraultzaren Agintearen Kontseiluak berak iragarri zuen handik hilabete gutxira desegingo zela, eta Parlamentu bat hautatuko zela. Hala ere, hilabete horretan bertan, Kontseiluak propaganda-kanpaina oso bat egin zuen sistema parlamentarioa berriz ezartzearen aurka, eta berriro ezartzeak aurreko erregimenera itzultzea ekarriko zuela defendatu zuen.

Martxoaren 27an, manifestazio handiak egin ziren. Matxinada horiek, azkenean, Kontseiluaren egoitzan bildu ziren, eta bertako partaideek bat egin zuten alderdien eta parlamentarismoaren aurkako gaitzespenarekin, eta Nasser bertan geratzea eskatu zuten.

Gertaera horren ondoren, langileen sindikatuek greba orokorra deitu zuten. Urte bereko apirilaren 18an, Nasser Gobernuko presidente, eta martxoaren 31n, Askapenerako Berrelkartzearen lehendakari izandatu zen.

Nasserren botere-gehikuntzaren zati handi bat kausa nazionalistak defendatzearen ondorioz lortutako errentagarritasun politikoari zor zitzaion. Gai horri dagokionez, nabarmendu behar da hilabete hauetan zehar Nasser bera izango zela potentzia britainiarrarekin negoziaketa ugari egingo zituena, Suezko kanala hustu zezaten. Aipatutako negoziazioek bide eman zioten Britainia Handiarekin akordio bat sinatzeari, aurtengo urrian. Hitzarmen horrekin, britainiarrak eremutik erretiratu ziren.

Urriaren 26an, Nasser, modu publiko eta ofizialean, Britainia Handiarekiko itunaren irismena partekatzera zihoala, Mohammed Abdel Latifek — Anaia Musulmanen kidea — hiltzeko saiakera egin zuen, bertsio ofizialaren arabera. Hilketa saiakera horrek, joera politiko guztietako disidenteen atxiloketa, Naguibi leial zitzaizkion 140 ofizialek hau albo batera uztea eta Anaia Musulmanen zozrtzi kideri heriotza-zigorra egoztea ekarri zuen..

Nasser eta Naguiben arteko botere-lehiaren esparruan, beste gai esanguratsu bat aipatu beharra dago, sindikatuen egoerari buruzkoa. 1954ko apirila eta maiatza bitartean, tentsio batzuek abokatuen sindikatuaren eta kazetarien sindikatuaren desegitea iragartzera eraman zuten erregimena. Desegite hori ez zen gauzatu, baina nabigatzaileentzako ohartarazpen gisa balio izan zuen.

Azkenik, 1954ko azaroaren 13an, Naguib, aurreko hilabeteetan bere aurka egindako propagandaren ondorioz egiaztatuta ez zegoena, etxean atxilotu zuten eta Errepublikako lehendakari kargua uztera behartu zuten. Une hartatik aurrera, Nasser Iraultzaren lider gisa finkatu zen, eta Errepublikako presidente kargua hartu zuen. 1954ko martxotik 1956ko ekainera arte, Iraultzaren Kontseiluko buru, lehen ministro eta Indar Armatuen buru izan zen Nasser.

Barne egoera: 1954[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Azharraren kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizial Libreak Egipton boterera iritsi zirenetik, zenbait erreforma instituzional egiten saiatu ziren, horietako batzuk lehenago aipatuak. Iraultzaren lehen urteetan hasitako prozesuen emaitza 1954an hasi zen bere fruituak ematen, modu bereziki esanguratsuan sektore jakin batzuetan. Al-Azhar erakundeak, adibidez, mezkita-unibertsitate kontzeptu tradizionalarekin hautsi zuen, eta estatuaren gidaritzapera igaro zen.

Iraultzaren garaipenari esker, neurri erreformistak goitik ezarri ziren, ondo kalkulatutako hainbat neurriren bidez, Estatuaren zerbitzura zegoen ideologia-aparatu sortzaile bat eratzeko.

Al-Azhar-en burokratizazioa eta haren ulemen funtzionarizazioa lortzeko asmoarekin batera, Estatuak erakunde tradizionalen gainean zeukan kontrola pixkanaka handitzera bideratutako hainbat neurri prestatu eta betearazi ziren. Prozesu hori osatzeko, erakunde batzuk sortu ziren, hain zuzen ere, erakunde erlijioso tradizionalen kontrola indartzeko, eta, aldi berean, programa sozialista eta islamiarra finkatu eta zabaldu ziren.

Aipatutako gertakariek eta Ofizial Libreek, (Iraultzaren hasieran) azhariar hierarkian, ulema independenteen ordez erregimen berria babesteak, 1954an, instituzioaren aldetik, erabateko onespena izan zuen gobernu berriaren garaiko politiketan.

Tentsio sozialak eta errepresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, ikasleek, unibertsitarioek eta sektore intelektual eta profesionalek 1952ko kolpean eskaini zuten babesa denboraren poderioz galduz joan zen, eta horren erakusle izan zen 1954an gertatutakoa. Hauek, sistema demokratiko edo liberalera itzultzea eskatzeko antolatu ziren.

Erregimenak eskari horiei emandako erantzunak agerian utzi zuen egiptoarrek, gerora, bereziki jasango zuten errepresio eta zentsura maila. Joera liberaleko, islamistako edo ezkertiarreko 40 irakasle inguru irakaskuntzatik aldentzea erabaki zen Egipton horrelako neurri bat eman zen lehen aldia-, eta unibertsitateko guardia bat ezarri zen campusetan, une hartatik aurrera Estatuko beste segurtasun indar batzuekin elkarlanean arituko zena.

Urte bereko martxoan, 1939an kazetaritzaren arloan ezarritako zentsura kendu zen. Hala ere, gobernuaren barne-liskarretik eratorritako tentsio sozialen ondorioz, zentsura berriro ezarri zen hilabete batera. Gertaera horrekin ikusi dezakegu, intelektualei, kazetariei eta berreskuragarritzat jotzen zituztenei, zorroztasun handirik gabe zigortzen zituela erregimenak, honen barnera itzultzeko aukera emanez.

Erregimenaren lehen urte horietako atxiloketa politikoak, bestalde, Erregimen Zaharraren boterearekin amaitzeko salbuespenezko neurriak izan zitekeen. 1952 eta 1954 bitartean, 2.000 pertsona inguru espetxeratu zituzten, eta kopuru horrek gora egin zuen denboraren poderioz. 1954-1956 aldian ikus daitekeenez, gutxienez 3.000 pertsona atxilotu zituzten (Anaia Musulmanen elkarteko kide zirela uste zuten).

Izaera politikoko jazarpen eta atxiloketa horiei dagokienez, a ipatzekoa da, halaber, garai hartan asko jazarri zen talde bat, komunistez osatua. Hauek, Anaia Musulmanetako kideekin batera, kontzentrazio-esparruetara eraman ziren 1954. urtean, eta han zigor bereziki gogorrak bete zituzten. 1960tik aurrera, ez zen erregimenaren eta komunismoaren arteko adiskidetzerik egon.

Iraultzaren finkapena (1955-1956)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955erako gobernu boteretsu bat eratu zen Nasserren inguruan, Ofizial Libreen taldearen barruan indar egin zuen gobernua, oposizioa isilarazi eta jazarri zuena, eta Suezko Kanalaren nazionalizazioa lortzear zegoena.

Barne-politikako mugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean, erregimenak barne-erreformak ezartzen jarraitu zuen hainbat arlotan – enpleguarenean, esaterako –, eta 1955eko irailean onartu zen erretiro-pentsioak kotizatzera behartzen zuen gizarte-aseguruen legea. Aldi berean, erregimenarentzat garrantzi berezia zuten gertakariak gertatu ziren, eta horien artean, Alexandriako Sar 'yya' auzitegietan gertatutako gertakariari buruzkoa nabarmendu zen. Horren ondorioz, eskandalu handia sortu zen, eta auzitegien bateratzea ekarri zuen, urte horretan bertan Iraultzaren Kontseiluak onartutako 462 legearen bidez.

Lege honek gorputz judizialaren batasuna ekarri zuen, auzitegi erlijiosoen erabateko abolizioa ezarriz, konfesioen bidez banatutako auzitegiei amaiera emanez, musulmanentzako Sar 'iyya eta kristau eta juduentzako Milliyya; Estatutu Pertsonalaren eta awqaf ondasunen erregulazioaren kasuez arduratzen zirenak. Hala ere, kasuak auzitegi nazionaletara transferitu baziren ere, Estatutu Pertsonalaren kode bereiziek eta zuzenbide islamikoan eta kanonikoan oinarritutakoek indarrean jarraitu zuten.

Baita Estatuak Estatua osatzen duten sektore batzuen gaineko kontrola pixkanaka handitzeko asmoz ere. Gainera, 1955eko urte horretan bertan hainbat sindikatu-eremutatik etor zitezkeen erronkak baretzeko neurriak ezarri zirela.

Horren adibide da Kazetarien Sindikatua arautzen duen legearen formulazioan (185 legea). Lege horrek sindikatuaren osaketatik kanpo utzi zituen egunkari eta agentzien jabeak, akziodun hutsak ziren arren. Gai horri dagokionez, nabarmendu behar da 1955ean lege bat aldarrikatu zela, mediku batzuek enpresa pribatuetako praktikari buruz zuten monopolioaren amaiera zekarrena, eta lege horrek ere ez zuela erantzunik jaso kaltetutakoen aldetik.

Bestalde, aipatzekoa da 1955. urtean ere aurrerapen bereziak ikusten hasi zirela Estatuko segurtasun-aparatu oso baten eraketan (erregimen berriaren kontrolpean); izan ere, 1954an Inteligentzia Orokorreko Zerbitzua sortu bazen ere, 1955. urtera arte ez zuen Nasserrek bere inteligentzia-zerbitzu propioa izango (une horretan, Sami Charafek zuzendua).

1956ko konstituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte horietan Egipton izandako barne-egoerari esker, beste erakunde-aldaketa batzuk egin ahal izan ziren; aldaketa horiek, legearen legitimitatea indartzen saiatu ziren. Horrela, 1956ko urtarrilaren 15ean, Konstituzio berri batek antolamendu berriaren antolaketa politikoa ezarri zuen.

Berrogeita hamarren komite bezala ezagutua izan zen lana alde batera utzia izan zen, hauteskunde libreetatik sortutako erregimen parlamentarioa berrezartzea aurreikusten baitzuen, eta bai presidenteak, bai Iraultzaren Aginte Kontseiluak uste izan zuten Egiptoko herria ez zegoela oraindik heldua interes nazionalaren alde behar bezala hautatzeko, alderdien aparatuen estrategiek engainatzen utzi gabe.

Batzorde berri batek beste proiektu bat landu zuen, Nasserren botere absolutua finkatzen zuen, alderdi bakarraren sistema aukeratzen zuen eta justizia soziala, nazio arabiar handi bat eratzeko ideia eta neutralismo positiboaren teoria ezartzen zituen, konstituzioaren 196 artikuluak argitara eman zituena. Testuak, halaber, herriaren subiranotasuna eta Errepublikaren izaera demokratikoa berresten zituen. Aldi berean, islama eta arabiarra Estatuko erlijio eta hizkuntza ofizialak aldarrikatzen zituen (1., 2. eta 3. artikuluak, hurrenez hurren), erregimen presidentzialista bat ezarriz, non estatuburua herrialdearen erakunde-ordenaren giltzarri bihurtzen zen.

Sistemaren gakoa, ordea, Konstituzioaren azken kapituluan zegoen (xedapen iragankorrak eta azken xedapenak). Kapitulu horretan garrantzi bereziko hiru gai ezarri ziren: herritarrek Iraultzaren helburuak betetzeko eta Nazio osasuntsu, politiko, sozial eta ekonomiko bat eraikitzeko ahaleginak koordinatzeko Batasun Nazionala eratzen zutela; Batasun Nazionalak Batzar Nazionaleko kideak izendatuko zituela; eta Batasun hori Presidentearen erabakiaren bidez eratuko zela.

Erregimenak, beraz, bide ematen zion alderdi bat eratzeari, alderdi horrek nazio-garapenarekin lotutako jardueretan lagun ziezaion, erabakiak hartzetik urrun zegoen Parlamentuan eseriz eta babes-lan batera murriztuz.

Kanpo politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo politikari dagokionez, urte hauetan Nasser Bandungeko Konferentzian (1955eko apirila) izan zen, Ofizial Libreek beren Iraultzaren hasieratik kanpo-politikaren arloan jarraitu nahi izan zuten norabidea gauzatu zuen konferentzia, Gerra Hotzeko bi bloke nagusiekin lerrokatu ez izana oinarri hartuta.

Estatu Batuek modu negatiboan erantzun zioten Nasserrek konferentzia honetan izan zuen parte-hartze aktiboari, konferentzia egin ondorengo hilabeteetan agerian geratu zen bezala. Estatubatuarrek Asuango presaren eraikuntza finantzatzeari uko egin ziotelako (britainiarren ezezkoa gehitu zitzaion) — Munduko Bankuak Egiptori eskatutako mailegua emateko ezinbesteko baldintza — .

Hiru egunez Estatu Batuen eskutik jasandako umiliazio publikoari eman behar zion erantzunaren inguruan hausnartu ondoren, Nasserrek Erregimeneko informazio zerbitzuei agindu zien uztailaren 26an Alexandrian hitzaldi ofizial bat emango zutela iragartzeko. Hitzaldi horretan Suezko kanala nazionalizatzeko erabakia iragarri zuen.

Suezko Kanalaren nazionalizazioak eta ondoren Egiptok hiruko koalizioaren aurka lortutako garaipen politikoak mugarri bat izan zuten Nasserren legitimazioan herrialdeko buruzagi nagusi bezala. Legitimazio hau bere karisma izaeragatik indartu zen, egiptoarrek halakotzat hartzen zituzten beste arrakasta batzuekin batera; bere ospea eta Iraultza baten buruzagi eztabaidaezin bezala zuen papera indartu zuelarik, une hartatik aurrera, erabat finkatutzat jo zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]