Muhammad Naguib

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Muhammad Naguib
Muhammad Naguib.jpg
1. Egiptoko presidentea

1953ko ekainak 18 - 1954ko azaroak 14
Fuad II of Egypt - Gamal Abdel Nasser
30. Egiptoko Lehen Ministroa

1954ko martxoak 8 - 1954ko apirilak 18 - Gamal Abdel Nasser
Bizitza
Jaiotza Khartum1901eko otsailaren 20a
Herrialdea  Egipto
Heriotza Kairo1984ko abuztuaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Lantokia(k) Kairo
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Egiptoko Armada
Gatazka 1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Sinesmenak
Erlijioa islama
sunismoa
Alderdi politikoa Arabiar Batasun Sozialista

Muhammad Naguib (arabieraz: محمد نجيب‎, mæˈħæmmæd næˈɡiːb ahoskatua; Khartum, Anglo-Egiptoar Sudan, 1901eko otsailaren 20a - Kairo, Egipto, 1984ko abuztuaren 28a) militarra eta politikaria izan zen, Egiptoko lehenengo lehendakaria.

Palestinarren eta israeldarren arteko 1948-1949ko gerraren ondoren, hartan arabiar tropek izan zuten porrotak eta Farouk I.a Egiptokoa erregearen saldukeriazko politikak eraginik, Ofizial Libreen Elkartea sortu zuen armadaren barnean. Berrehun eta berrogeita hamar ofizial haien buruetako bat zen Naguib. 1952ko uztailaren 23an, Faruk erregea bota eta Ali Maher jarri zuten horiek gobernuko buru. Armadako buru, berriz, Naguib egin zuten. Uztailetik irailera bitartean, nekazaritzako erreforma egiten hasi zen gobernu berria. Irailean Ali Maherrek uko egin zion gobernuko buru izateari. Naguibek hartu zuen haren lekua, eta Gerrako eta Itsas armadako ministro karguak. Naguib parlamentuaren aginpidea berriz indarrean jartzearen aldeko zen. 1954ko azaroaren 14an, harekin Ofizial libreen taldeko izan zen Nasser koronelak kendu zuen aginpidetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Naguib Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
'Kargua sortu zen'
Egiptoko presidentea
Coat of arms of Egypt.svg

1953 - 1954
Ondorengoa
Gamal Abdel Nasser


Biografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.