Edukira joan

Anaia Musulmanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaia Musulmanak
Datuak
Motaerlijio-erakundea, nazioarteko erakundea, alderdi politikoa eta Islamist movement (en) Itzuli
Jarduera sektoreareligious congregations and associations (en) Itzuli
HerrialdeaEgipto
Ideologiareligious conservatism (en) Itzuli, Islamismoa, Panislamismoa eta Kontserbadurismo soziala
Kokapen politikoaeskuin politiko
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaMahmoud Hussein (en) Itzuli eta Mohammed Badie (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1928ko martxoaren 22a
Sortzailea
SorlekuaIsmailia
Koloreak    
webgune ofiziala
IMDB: tt29113835 Last fm: Muslim+Brotherhood Edit the value on Wikidata

Anaia Musulmanak (arabieraz: جميعة الإخوان المسلمين‎Yami'at al-Ijwan al-Muslimin, hitzez hitz «Anaia Musulmanen Elkartea»; askotan الإخوان المسلمون Al-Ijwan al- Muslimun, «Anaia Musulmanak», edo besterik gabe الإخوان Al-Ijwan, «Anaiak») erakunde islamista bat da, hau da, bere politika islamean oinarritzen duen antolakunde politikoa. Hasan al-Banna politika eta erlijio buruzagi egiptoarrak 1928an sortu zuen erlijio erakundea. Hasiera batean talde fundamentalista zen, baina gaur egun talde zabala da, oinarri sozial handikoa, eta Yihadaren barruan indarkeriarik gabeko bideak erabiltzen dituen alderdia da.

Anaia Musulmanek Koranean edo Hadith edo musulmanen tradizioen liburuan oinarrituriko gizarte mota jarri zuten eredu, Mendebaleko moldeetatik berex, baina zientzia eta teknologia mailako aurreramenduari uko egin gabe.

Kapitalismotik eta sozialismotik aparteko ekonomia sistema proposatu zuten. Britainiarren aurka borrokatzeko, 1940an alemaniar naziekin jarri ziren harremanetan; Bigarren Mundu Gerraren ondoren, isilpeko erakunde armatu sendo bat eratu zuten Anaia Musulmanek.

Ahmad Mahar eta Nuqrashi Pasha Egiptoko Lehen Ministroak hil zituzten 1945 eta 1948an. 1949an Hasan al-Banna hil zuen Egiptoko poliziak atentatu batean. Anaia Musulmanek beren laguntza eman zuten Faruk erregea botatzeko, baina ez zuten inola ere estatuaren laikotasuna onartu eta iraultzako gobernuak legez kanpora ezarri zuen erakundea 1954ko urtarrilean.

Urte bereko urrian Nasseren aurkako atentatu batean huts egin ondoren, zapalkuntza handia jasan zuten Anaia Musulmanek eta erabat ahuldu zen taldea. Haren ideiek, ordea, bizirik diraute egun ere gaur egungo Egipton eta beste lurralde arabiar askotan.

Egiptoko Anaia Musulmanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anaia Musulmanen erakundea 1928an sortu zuen Hasan el-Bannak eta islamaren doktrina oinarri duen taldea da. 1954an legez kanporatu egin zuen taldea orduan agintean zegoen buruzagiak, Gamel Abdel Naserrek.

Anaia Musulmanek Hosni Mubarak boteretik kendu ondoren Justizia eta Askatasuna alderdia sortu zuten, eta hark irabazi zituen hauteskundeak, Mohamed Mursi bilakatuz presidente.

1992.eko ekainaren 8an, Anaia Musulmanek Farag Foda idazlea hil zuten.Hosni Mubarak lehendakariak hilabeteak zeramatzan konponbidea lortu nahian baina hilketa horrek hautsi egin zuen bidea. Berriro ere errepresioa, atentatuak, atxiloketak...

Hurrengo urtean, integristen indarkeriak beste helburu bat aurkitu zuen: turismoa. Komando batek granadak jaurti zituen Karnakeko tenpluan, argi eta soinu-ikuskizun bat ematen ari zirela; uztailean, beste alde batetik, hainbat autobus metrailatu zituzten Luxorren; urrian, Nilo ibaian zehar mendebaldeko turistaz beteta dabiltzan luxuzko ontzien kontra egin zuten. 1992-1993 denboraldia zapuztuta geratu zen eta hoteletan milaka bezerok atzera egin zuten.

Egiptoko talde armatuko kideek nazioarteari azaldu ziotenez, atentatuen bidez, Egiptoko gobernuaren errepresioarekin bukatu eta atxilotuta zeuden kideak askatzea lortu nahi zuten.

Gertakari horien ondoren integristak eta segurtasun indarrak borroka bizian hasi ziren: Poliziak Alexandria eta Kairoko auzoak miatu zituen goitik behera; Imbadako auzoa zarratuta izan zuten aste batzuetan.

Asuit, eskualderik islamistena, militarrek hartuta dago egon zen. Islamdar komandoek, berriz, polizia taldeei eraso eta 200 lagunetik gora hil ziren; Kairo erdiko kafetegi batean ere bonba bat jarri zuten eta turista batzuk hil ziren.

Egoera latzak behartuta, Abd al-Halim barne ministroak kargua utzi zuen, bigunegia zelakoan.

Politikarien artean ere talde bi sortu ziren: batzuek errepresioa gogortzea nahi zuten; besteak, berriz, integristekin konponbidea topatzearen alde zeuden. Baina 1994an atentatu gehiago gertatu ziren ministroen aurka baita Mubarak lehendakariaren beraren aurka ere.

2011ko Egiptoko Iraultzaren ondorioz eta Hosni Mubarak boteretik kendu ondoren Anaia Musulmanak legeztatutako alderdi bat bihurtu zen. Anaia Musulmanak, Justizia eta Askatasuna alderdia sortu zuten, eta hark irabazi zituen hauteskundeak, Mohamed Mursi bilakatuz presidente.

2014ko irailaren 22an, Anaia Musulmanen "ekintza oro" debekatu zituen Egiptoko auzitegi batek. Anaiartearen diru kontu guztiak blokeatzeko agindua ere eman zuen. Anaia Musulmanen kontrako salaketa Tagamu alderdiak jarri zuen, eta salatzaileen arabera, anaiarteak talde armatu sekretu bat zeukan, zeinak gobernuz kanpoko erakundeen 2002ko legea urratzen zuen[1].

2013ko abenduaren 25ean, Anaia Musulmanak «talde eta erakunde terrorista» izendatu zituen ofizialki Egiptoko Gobernuak; hemendik aurrera, terrorismoaren aurkako legeetara joko zuen taldearekin harremana daukan edonor zigortzeko. Egiptoko Ministroen Kontseiluak aho batez hartu zuen erabakia, eta hura jakinarazi bezain pronto hasi ziren neurria indarrean jartzen: ordu gutxiren buruan 60 islamista baino gehiago atxilotu zituen Poliziak Egiptoko hainbat hiritan, istiluak eragitea eta indarkeria bultzatzea egotzita. Sarekadan Gomaa Amin Mustafa Anaia Musulmanen buruzagi eta Askatasuna eta Justiziako diputatu ohiaren semea eraman zuten atxilo; Egiptoko berri agentzien arabera, Torako espetxera eraman zituzten biak. Han zeuden preso azken hilotan atxilotutako islamista gehienak; haietako 450 gose greban zeuden[2].

2014ko abuztuaren 6an, Egiptoko auzitegi batek berretsi egin zuen Anaia Musulmanen hamabi kideri ezarritako epaia, eta heriotza zigorrera kondenatu zituen. 2013an polizia bat hiltzea leporatzen zieten. Ekainean ezarri zieten kondena, eta herrialdeko auzitegi gorenak berretsi zuen orain. Akusatuek ezin zuten jarri helegiterik. Hamabi kondenatuetatik, bost ihesi zeuden[3].

2014ko abuztuaren 9an, Anaia Musulmanen alderdia desegiteko agindu zuen Egiptoko auzitegi batek. Epaiaren aurretik alderdiak aukera izango zukeen Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko. Askatasuna eta Justizia desegitearekin batera, haren ondasun guztiak desjabetzeko agindu zuen epaitegiak. Ezin zitzaion helegiterik jarri erabakiari[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]