1957ko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1957ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 12. edizioa izan zen. 1957ko apirilak 26 eta maiatzak 12 artean ospatu zen, 2967 kilometroko ibilbidea eginez 16 etapatan banatuta. Irabazlea Jesus Loroño bizkaitarra izan zen. Bilbon hasi eta amaitu zen.

90 txirrindularik hasi zuten proba 9 taldetan banatuta, eta 54k amaitu zuten.

Garailea, esan bezala, Jesus Loroño bizkaitarra izan zen, hala, bere lehen Espainiako Vuelta irabazi zuelarik, eta proba, batez beste, 35,008 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Federico Martín Bahamontes izan zen mendiko sailkapenaren garailea, puntukako sailkapenaren garailea Vicente Iturat izan zen bitartean.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Bilbo-Gasteiz 158 Espainia Miguel Chacón Espainia Miguel Chacón
2.a Gasteiz-Santander 220 Euskal Herria Carmelo Morales Erostarbe Euskal Herria Carmelo Morales Erostarbe
3.a Santander-Mieres 259 Espainia Federico Martín Bahamontes Espainia Federico Martín Bahamontes
4.a Mieres-León - Bertan behera utzia Espainia Federico Martín Bahamontes
5.a León-Valladolid 172 Frantzia Roger Hassenforder Espainia Federico Martín Bahamontes
6.a Valladolid-Madrid 212 Espainia Miguel Chacón Espainia Salvador Botella
7.a Madrid 200 Belgika Jan Adriaensens Espainia Francisco Moreno
8.a Madrid-Cuenca 159 Frantzia Roger Walkowiak Espainia Federico Martín Bahamontes
9.a Cuenca-Valentzia 249 Italia Rino Benedetti Espainia Federico Martín Bahamontes
10.a Valentzia-Tortosa 192 Italia Bruno Tognaccini Euskal Herria Jesús Loroño
11.a Tortosa-Bartzelona 199 Frantzia Gilbert Bauvin Euskal Herria Jesús Loroño
12.a Bartzelona-Zaragoza 229 Italia Mario Baroni Euskal Herria Jesús Loroño
13.a Zaragoza-Huesca 85 (banakako erlojupekoa) Euskal Herria Jesús Loroño Euskal Herria Jesús Loroño
14.a Huesca-Baiona 249 Espainia Antonio Ferraz Euskal Herria Jesús Loroño
15.a Baiona-Donostia 199 Belgika Roger Baens Euskal Herria Jesús Loroño
16.a Donostia-Bilbo 193 Espainia Antonio Suárez Euskal Herria Jesús Loroño

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio honetan lau sailkapen egon ziren. Honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1. Jesús Loroño Euskal Herria 84h 44' 06s
2. Federico Martín Bahamontes Espainia + 8' 11s
3. Bernardo Ruiz Espainia + 9' 34s
4. José Manuel Ribeiro Da Silva Portugal + 14' 32s
5. Raphael Geminiani Frantzia + 17' 07s
6. Francisco Moreno Espainia + 18' 43s
7. Jan Adriaensens Belgika + 19' 38s
8. Pasquale Fornara Italia + 23' 48s
9. Gastone Nencini Italia + 25' 59s
10. Salvador Botella Espainia + 28' 06s


Puntukako sailkapena
1. Vicente Iturat  Espainia 160 puntu
2. Gastone Nencini  Italia 173 puntu
3. Federico Martín Bahamontes  Espainia 217 puntu


Mendiko sailkapena
1. Federico Martín Bahamontes  Espainia 26 puntu
2. Carmelo Morales  Euskadi 20 puntu
3. Benigno Aspuru  Euskadi 14 puntu


Taldekako sailkapena
1. Pirenáico  Espainia 253h 54' 00s


Aurrekoa
1956ko Espainiako Itzulia
Espainiako Itzulia
1957ko apirilak 26 eta maiatzak 12 artean ospatua
Ondorengoa
1958ko Espainiako Itzulia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]