1962ko Ipar Itsasoko uholdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hamburgoko Wilhelmsburg auzoan uholdeek eragindako kalteak.

1962ko Ipar Itsasoko uholdea edo "Nordsee Sturmflut" Alemanieraz, Ipar Itsasoko Alemaniako kostaldean kalte handiak eragin zituen uholdea izan zen. 1962ko otsailaren 16tik otsailaren 17ra, Islandia ondotik zetorren Vincinette behe presio guneak indarra hartu zuen hegoaldeko Ipar Itsasorako norabidea hartuz.

Alemaniara hurbiltzean, haizeek 200 km/h abiadura zuten, eta horrek eraginda olatu handiek, kostaldeko gunerik baxuenetan kalte handiak eragin zituzten. Alemaniaz gain, Herbehereetan nabaritu zen behe presio gunearen indarra. Hamburgo hirian, 315 pertsona hil ziren, hiriko gunerik baxuenak babesten zituzten dikeak apurtu eta pertsona asko ito zirenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1962ko Ipar Itsasoko uholdea Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.