Edukira joan

1970eko Urdulizko tren istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea

1970eko Urdulizko tren istripua 1970eko abuztuaren 9an, Plentziako eta Urdulizko geltokien artean gertatutako tren istripua izan zen. Bilbora eta Plentziara zihoazen bi tren elkar jo zuten, 33 pertsona hil zirela, eta beste 65 lagun zauri arin eta larriak izan zituztela. Euskal Herrian historian izandako tren istripurik larriena izan zen.

Istripua

Istripua udako egun eguzkitsu eta sargori batean gertatu zen. Plentziako geltokitik Bilborako norantzan zetorren trenak dozenaka lagun zeramatzan, batipat eguna hondartzan pasatzetik zetozenak. Arratsaldeko 19:30etan, Urdulizko geltokiko nagusiak Plentziako norantzan zihoan bidaiari gabeko tren bati argi berdea eman zion, eta Barrikako udalerrian bi norantzetan zetozen bi trenek talka egin zuten. Trenek 45 kilometro orduko abiaduran egin zuten topo, eta trenbidearen trazadura kurboa zela eta gidariak ez ziren konturatu trenbide beretik zetozela. Kolpea oso gogorra izan zen.

Istripua gertatu eta berehala ehundaka pertsona joan ziren istripua gertatu zen gunera, zaurituak trenen arrastoetatik ateratzera. Zaurituak Basurtuko Ospitalera eraman zituzten, eta herritar askok odola eman zuten, zaurituei lagundu ahal izateko. Bilbo eta Plentzia arteko trenen ohiko bidaiak ez ziren hurrengo egunera arte berrezarri, suhiltzaileek bi trenak trenbidetik kendu zituzten arte, alegia.

Hildakoen omenezko hileta elizkizuna Derioko hilerrian ospatu zen, eta bertan milaka pertsonek hartu zuten parte.

Ikus, gainera

Kanpo loturak