Plentziako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 24′ 06″ N, 2° 56′ 47″ W / 43.401741°N,2.946386°W / 43.401741; -2.946386

Infobox train.png
Plentzia
Estación de Plentzia.jpg
Geltokiaren sarbide berria
Lineak
« Geltoki-burua Símbolo del Metro de Bilbao.svg Metro de Bilbao L1.svg Urduliz »
Kokapena
Helbidea Geltoki kalea, 1; 48620
Udalerria Plentzia ( Bizkaia)
Plentziako geltokia hemen kokatua: Eskuinaldea
Plentziako geltokia
Geltokiaren datuak
Kodea PLE
Gunea 3. gunea
Irekiera 1995ko azaroaren 11
2017ko apirilaren 10[1]
Itxiera 2015eko apirilaren 2a[2]
Bidaiariak 117.020 (2015)[3]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 3
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Zerbitzuak
Metroa L1  Etxebarri - Plentzia
Bizkaibus A3451 Areeta - Armintza
A3499 Plentzia - Gorliz
Bestelakoak Bizimeta
TAXI Taxi

Plentzia Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 3. tarifa-gunean dago. Udalerriko geltoki bakarra da eta 1. linearen geltoki-burua da. 2015eko apirilaren 2an eta bi urtez zerbitzuz kanpo gelditu zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.[4] 2017ko apirilaren 10ean Urduliz - Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[5]

Plentziako itsasadarraren ezkerraldean kokatuta, bertatik herriko erdigunera ailegatzeko oinezkoentzako zubia dago, geltokiko zubia izenekoa.

Geltokia eta Urdulizko geltokiaren arteko tartea trenbide bakarrekoa da, eta Bilboko metroaren luzeena da, bost minutuko iraupenarekin.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aiga downarrow inv.svg Aiga bus inv.svg Aiga taxi inv.svg Sarbide irisgarria Geltoki kalea, 2

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziako geltokia 1893ko irailaren 15ean ireki zen lehen aldiz, Areetatik Plentziarako Burdinbide Konpainiaren eskutik. Areetan Bilbotik Areetarako Burdinbidearekin lotura zegoen, eta 1901. urtetik aurrera Bilbo eta Plentzia arteko bidaiak burutzen hasi ziren.[6]

1947an Bilbo-Plentzia trenbidea Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS) (Bilboko Hiri inguruko Trenbide eta Garraioak) enpresa sortu berrira pasa zen. Ordurako geltokia elektrifikatuta zegoen. FTS-k trenbidea ustiatzen zuela, 1970ean Plentzia eta Urdulizko geltokien artean tren istripu handia jazo zen, 33 hildako izan zirela.[7]

1977ko abenduaren 30ean, FTS-k zituen oztopo ekonomikoak zirela medio, trenbidearen ustiapena Espainiar estatuko FEVE enpresa publikora pasa zen, eta hurrengo urteko abenduaren 15ean Eusko Kontseilu Nagusiaren esku gelditu zen. 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sortutako Eusko Trenbideak enpresak hartu zuen lekukoa.

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion Bilbo eta Plentzia arteko trenbidea, Bilboko metroaren 1. linea sor zezan. Hala, 1995eko azaroaren 11tik aurrera Plentziako geltokia Bilboko metroaren parte da. Aintzinako tren geltoki parean, hura mantenduta, estalpeko geltoki berria eraiki zen.

2015eko apirilaren 2an geltokia zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizko geltokian hasitako lanen ondorioz. 2017ko apirilaren 10a arte, Bilboko metroak Plentzia eta Sopelako geltokiaren artean autobus zerbitzua eskaini zuen.[8] Geltokiaren berrirekitzearekin batera sarbide eta bestibulu berriak estreinatu dira.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean bi autobus geraleku daude, eta geltokiko zubia gurutzatuz Bizimeta bizikleten maileguko aparkalekua dago. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Metro Bilbao, «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa», https://www.metrobilbao.eus/eu/noticias-eu/noticias-eu/2663-bus-sopela-plentzia-ordutegien-aldaketa. Noiz kontsultatua: 2017-07-20 .
  2.   Metro Bilbao, «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean», https://www.metrobilbao.eus/eu/noticias-eu/notas-de-prensa-eu/5843-metro-bilbaok-ostegun-santuan-apirilak-2-hasita-trenen-ordezko-autobus-zerbitzua-eskainiko-du-sopela-eta-plentzia-artean. Noiz kontsultatua: 2015-03-26 .
  3.   Metro Bilbao, «Bidaiarien konparazio-taula, geltoki bakoitzeko», https://www.metrobilbao.eus/eu/conocenos-eu/metro-en-cifras-viajeros-y-calidad-eu/datos-de-viajeros-y-viajeras-eu. Noiz kontsultatua: 2017-03-28 .
  4.   Metro Bilbao, «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean», https://www.metrobilbao.eus/eu/noticias-eu/notas-de-prensa-eu/5843-metro-bilbaok-ostegun-santuan-apirilak-2-hasita-trenen-ordezko-autobus-zerbitzua-eskainiko-du-sopela-eta-plentzia-artean. Noiz kontsultatua: 2015-03-26 .
  5.   Metro Bilbao, «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa», https://www.metrobilbao.eus/eu/noticias-eu/noticias-eu/2663-bus-sopela-plentzia-ordutegien-aldaketa. Noiz kontsultatua: 2017-07-20 .
  6.   SpanishRailway, «Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia», http://www.spanishrailway.com/2012/03/21/ferrocarril-de-bilbao-a-las-arenas-y-plencia-suburbanos-de-bilbao. Noiz kontsultatua: 2015-03-26 .
  7.   hiru.com, «Tren Bilbao-Plentzia», http://www.hiru.com/arte/patrimonio-artistico-de-euskadi/-/journal_content/56/10137/4632054. Noiz kontsultatua: 2015-03-26 .
  8.   Metro Bilbao, «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean», https://www.metrobilbao.eus/eu/noticias-eu/notas-de-prensa-eu/5843-metro-bilbaok-ostegun-santuan-apirilak-2-hasita-trenen-ordezko-autobus-zerbitzua-eskainiko-du-sopela-eta-plentzia-artean. Noiz kontsultatua: 2015-03-26 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa