Vista Alegre hilerria

Koordenatuak: 43°17′33″N 2°53′27″W / 43.2925°N 2.8908°W / 43.2925; -2.8908
Wikipedia, Entziklopedia askea
Derioko hilerria» orritik birbideratua)
Vista Alegre hilerria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDerio
Koordenatuak43°17′33″N 2°53′27″W / 43.2925°N 2.8908°W / 43.2925; -2.8908
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1902ko apirilaren 27a

Vista Alegre hilerria edo Derioko hilerria Bilboko hilerri nagusia da eta Zamudio eta Derio udalerrien mugen barruan dago, batez ere lehenengoan. 1902ko apirilaren 27an zabaldu zuten, Baldomero Villasante Antxustegi hiribilduko alkatea eta Ramón Fernández Piérola y López de Luzuriaga apezpikua zirelarik. Enrique Epalza izan zen arkitekto nagusia, Ricardo Bastida, eta Edesio Garamendiren aportazioekin. Quintín de la Torre, Nemesio Mogrobejo, Valentín Dueñas eta Higinio de Basterra eskultoreak ere aipatzekoak dira.

Kanposantua, garai hartan hiriaren inguruetan zeuden Mallona, Deustu eta Begoñako hilerriei batu zitzaion eta irizpide modernoagoak jarraituta eraiki zen. Hiriko hilerri berria eraikitzeko hainbat kokaleku ikertu ziren 1890eko hamarkadan, Axpen eta Asuatik gertu. Baina udaleko arduradunek Derioko orubea aukeratu zuten azkenean.

Derioko hilerria izena izan arren, hilerriaren lur gehienak Zamudiokoak ziren, eta ez Deriokoak. Gaur egun, Bilboko udalaren lurretan dago hilerria eta Bilboko Udalak kudeatzen du.

Gaur egun, 208.566 m2-ko azalera du, eta 400.000 pertsona inguru lurperatuta daude bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean Bilboko Udala hasi zen bere Mallonako hilerriarentzat lur berriak bilatzen. Loiu, Abando eta Burtzeñan jartzeko aukerak baztertuta, Derio eta Zamudioko lurretan zegoen Vista Alegre gunea aukeratu zuen hilerria jartzeko. Bilbo-Lezama trenbidea egin behar zuen konpainiak 100.000 metro koadroko lurzatia eskaini zion Bilboko udalari.

1895ean Bilboko udal arkitektoak hasi ziren hilerria izango zena egiten. Kanposantua 1902 urtean inauguratu zuten.

Gerra Zibila garaian hilerrian hainbat pertsona fusilatu zituzten. Hildako gehienak Errepublikaren alde jardundakoak dira gehien bat. Euren izenak ikus daitezke hilerrian bertan gaur egun ere.

Estilo arkitektonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo eklektikoa du hilerriak, ukitu neoklasiko eta neogotiko ugarirekin. Miniaturan egindako hiri baten antza du: bideek koadrikula bat eratzen dute, erdian Begoñako Andra Mariren plaza dauka eta modu hierarkikoan dago eratua, hildakoen klase sozialaren arabera.

Bilboko burgesiako kideek Derion lurperatzen zituzten hildakoak eta panteoi ederrak eraiki zituzten garaiko arkitektorik handienak. Izan ere, panteoia etxearen luzapena zen. Izen handien artean, Casilda Iturrizar eta Tomas Epalza, Indalecio Prieto, eta Ybarra, Sota, Chávarri, Olabarri eta Delclaux familiak besteak beste.

Bestela, "Oroigarriko Basoa" nabarmentzekoa da, azken uretotan eraikia eta Gabriel Arestiren poemak jasotzen dituena.

Tren garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilerria hiriarekin batzeko 1895ean eraikitako Bilbo eta Lezama arteko trenbideak hildakoak hilerrira garraiatu zituen 1940ko hamarkadara arte. Gaur egun, Euskotren Trenak zerbitzu hori egiten du, Txorierriko lineak hain zuzen ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]