2002ko Burgosko Itzulia txirrindularitza itzuli honen 24. edizioa izan zen. 2002koabuztuak 12 eta 16 artan ospatu zen, 682 kilometroko ibilbidea eginez 5 etapatan banatuta. Proba UCI Rankingaren barnean egon zen, zenbait etapatan banatutako itzulientzako mailarik gorenean: 2.HC, hain zuzen ere Itzuli Handien atzetik.
15 taldek parte hartu zuten: Espainiar estatutik: 1. mailako laurak ziren ONCE, Banesto, Euskaltel-Euskadi eta Kelme, eta bigarren mailako Relax-Fuenlabrada eta Jazztel-Costa de Almería. Atzerrikoak honakoak izan ziren: Alessio, Fassa Bortolo, US Postal, Phonak Hearing Systems, De Nardi-Montegrappa, Saeco Longoni Sport, Lotto Adeco, Vlaanderen-T Interim eta CSC Tiscali. Hala, 119 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko zortzi txirrindularirekin (Alessio izan ezik, proba 7 txirrindularirekin hasi zuena). 92k amaitu zuten proba.