2001eko Burgosko Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

2001eko Burgosko Itzulia txirrindularitza itzuli honen 23. edizioa izan zen. 2001eko abuztuaren 20tik 24ra bitartean jokatu zen. 782 kilometroko ibilbidea egin zen 5 etapatan banaturik, Burgosen hasi eta amaituta. Proba UCI Rankingaren barnean zegoen, zenbait etapatan banatutako itzulientzako gorengo mailan: 2HC, hain zuzen ere Itzuli Handien atzetik.

18 taldek parte hartu zuten: Espainiar estatuko lehen mailako laurak (ONCE, iBanesto.com, Euskaltel-Euskadi eta Comunidad Valenciana-Kelme, eta bigarren mailako biek, Relax Fuenlabrada eta Jazztel-Costa de Almería. Atzerriko taldeei dagokienez, honako 12ek parte hartu zuten. Lotto-Adeco, Vlaanderen-T Interim, CSC Tiscali, Saeco Longoni Sport, Team Deutsche Telekom, Team Coast, Domo-Farm Frites, Festina Watches, Mercatone Uno-Stream TV, Tacconi Sport-Vini Caldirola, Mapei-Quick Step eta US Postal. Hala, 141 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (CSC, Telekom eta Team Coast izan ezik, hauek 7rekin hasi baitzuten itzulia). Proba 121ek amaitu zuten.

Garailea Juan Miguel Mercado izan zen. Podiumean, berarekin batera, José Luis Rubiera bigarren postuan eta Eladio Jimenez hirugarrenean egon ziren.

Gainontzeko sailkapenetako garaileak honakoak izan ziren: José Luis Rubiera mendikoan, Óscar Freire puntukakoan, José Antonio Garrido tarteko helmugetakoan eta iBanesto.com taldekakoan.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1. etapa abuztuak 20 Burgos-Aranda de Duero 155  Italia Andrea Tafi  Italia Andrea Tafi
2. etapa abuztuak 21 Covarrubias-Lagunas de Neila Mendiko etapa 172  Espainia Juan Miguel Mercado  Espainia Juan Miguel Mercado
3. etapa abuztuak 22 Briviesca-Miranda de Ebro (San Juan del Monte) Mendi ertaineko etapa 18  Espainia Carlos Sastre  Espainia Juan Miguel Mercado
4. etapa abuztuak 23 Oña-Medina de Pomar 165  Italia Massimo Apollonio  Espainia Juan Miguel Mercado
5. etapa abuztuak 24 Melgar de Fernamental-Burgos 172  Espainia Óscar Freire  Espainia Juan Miguel Mercado

Amaierako sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Juan Miguel Mercado 18h 50' 04"
2. José Luis Rubiera + 17"
3. Eladio Jiménez + 18"
4. Óscar Sevilla + 25"
5. Fernando Escartín + 50"
6. Levi Leipheimer + 57"
7. Félix Cárdenas + 1' 07"
8. Félix Manuel García + 1' 17"
9. Carlos Sastre + 1' 22"
10. Gerhard Trampusch + 1' 29"


Mendiko sailkapena
1. José Luis Rubiera 39 p.
2. Juan Miguel Mercado 33 p.
3. Francisco Cerezo 28 p.


Erregulartasunaren sailkapena
1. Óscar Freire 47 p.
2. Juan Miguel Mercado 35 p.
3. Massimo Apollonio 35 p.


Tarteko helmugen sailkapena
1. José Antonio Garrido 12 p.
2. Elio Aggiano 10 p.
3. Fabio Roscioli 8 p.


Taldekako sailkapena
1. iBanesto.com 56h 34' 03"
2. Comunidad Valenciana-Kelme + 45"
3. Deutsche Telekom + 2' 30"


Aurrekoa
2000ko Burgosko Itzulia
Burgosko Itzulia
2001eko abuztuak 20 eta 24 artean
Ondorengoa
2002ko Burgosko Itzulia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]