Edukira joan

2008ko Andaluziako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Andaluziako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa54. Andaluziako Itzulia
Txapelketa2007–08 UCI Europe Tour
Datakotsailak 17 – 2008.eko otsailak 21
Luzera802,8 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaBenahavís
Helduera-lekuaKordoba
Emaitzak
TxapeldunaESP Pablo Lastras (Caisse d'Épargne)
TxapeldunordeaFRA Clément Lhotellerie (Skil-Shimano)
HirugarrenaAUS Cadel Evans (Silence-Lotto)
Puntukako sailkapenaITA Alessandro Petacchi (Team Milram)
Eskalatzailerik onenaESP José Antonio López (Andalucía-CajaSur)
Etapa hegalariakESP José Antonio López (Andalucía-CajaSur)
Talderik onenaESP Caisse d'Épargne
20072009
Dokumentazioa

2008ko Andaluziako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 54. edizioa izan zen. 2008ko otsailak 17 eta 21 artean ospatu zen, 5 etapatan banatutako 802,8 kilometroko ibilbidea eginez. Proba Benahavisen hasi eta Kordoban amaitu zen.

91 txirrindularik parte hartu zuten 7 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba 72k amaitu zutelarik.

Garailea izan zen Pablo Lastrasek proba, bataz beste, 39,058 kilometro orduko abiaduran bete zuen, sailkapen konbinatua ere irabaziz. Erregulartasunaren sailkapena Alessandro Petacchirentzat izan zen, mendikoa eta tarteko helmugena José Antonio López Gilentzat, eta taldekakoa Caisse d'Epargnentzat. Andaluziarrik hoberena José Alberto Benítez izan zen, sailkapen nagusian 18. amaitu zuena.

5 etapetatik 3.etik 5.erartekoak Alessandro Petacchik irabazi zituen, baina dopinagatik suspenditua geratu ondoren etapa garaipen horiek kendu egin zizkioten etapa horietan bigarren geratu zirenei emateko.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea
1.aotsailak 17Benahavís-Álora133Espainia José Antonio López Gil
2.airailak 18Torrox-Costa-La Zubia Mendiko etapa176Australia Cadel Evans
3.aotsailak 19Villa de Otura-Jaén Mendi ertaineko etapa175Italia Giovanni Visconti
4.aotsailak 20La Guardia de Jaén-Écija174Eslovenia Borut Božič
5.aotsailak 21Antequera-Kordoba155Frantzia Denis Flahaut

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txirrindularia Denbora
1  Pablo Lastras (ESP) 20o 33' 15"
2  Clément Lhotellerie (FRA) + 48"
3  Cadel Evans (AUS) + 1' 32"
4  Mikel Astarloza (EH) + 1' 36"
5  Juan Manuel Garate (EH) + 1' 41"
6  Alberto Losada (ESP) + 1' 45"
7  Mario Aerts (BEL) + 1' 55"
8  Iban Mayoz (EH) + 2' 01"
9  Juan Antonio Flecha (ESP) + 2' 08"
10  Bram Tankink (NED) + 2' 11"

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]