Wikipedia, Entziklopedia askea
LXVIII. Getxoko Zirkuitua- XIII. Ricardo Otxoaren Memoriala 2013ko uztailaren 31n egin zuten. 17 km luzera zuen zirkuituak Getxo, Berango eta Leioa zeharkatu zituen eta pelotoiak, 10 bira egin ondoren, guztira 170 km osatu zuen. 1.1. maila zuen.
12 taldek eta 108 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 91 amaitu zirenak. Garailea Juan José Lobato espainiarra izan zen. Mendiko sailkapena Omar Frailek, taldeena Bretagne-Séché Environnementk, neoprofesionalena Erwann Corbelek eta euskaldunena Egoitz Garcíak irabazi zuten.
2012 << 2013ko Getxoko Zirkuitua >> 2014
|
|