2014ko Ludiango lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2014ko Ludiango lurrikara
2014年鲁甸地震
Wenping Earthquake.jpg
Gertakaria
Data 2014ko abuztuaren  3a
08:30:13 UTC
Kokapena Ludian County Itzuli
Koordenatuak 27° 06′ N, 103° 18′ E / 27.1°N,103.3°E / 27.1; 103.3Koordenatuak: 27° 06′ N, 103° 18′ E / 27.1°N,103.3°E / 27.1; 103.3
Kalteak
Hilak 617 hil (Abuztuak 7 7:00 UTC datuen arabera)
3.143 zauritu (Abuztuak 7 7:00 UTC datuen arabera)
112 desagertu (Abuztuak 7 7:00 UTC datuen arabera)
Zaurituak 3.141.141
Datu geologikoak
Sakonera 10,0 km (6,2 mi)
ISC 605131010

2014ko Ludiango lurrikara (txinera tradizionalez: 2014年鲁甸地震) 2014ko abuztuaren 3an Txinako Yunnan eskualdeko Ludiango konderrian gertatu zen lurrikara izan zen. Txinako Sismologia Zentroaren arabera, lurrikara 16:30ean gertatu da (08:30 GMT) eta Ludian konderrian izan zuen erdigunea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordu gutxitan Txinan gertatu zen bigarren lurrikara zen, izan ere, bertan 14:00ak zirenean (06:00 GMT) Richter eskalan bost gradukoa izan zen beste astindu bat jazo zen Tibeten.

Lurrikararen hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astindua inguruko hirietan ere sentitu zuten, hala nola, Kunming, Chongqing, Leshan eta Chengdu hirietan eta Sichuan probintzian, South China Morning Post egunkariak jakitera eman zuenez.

Erreplikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara azken 14 urteetako txarrena izan zen lurralde horretan, eta abuztuaren 4 arte 467 erreplika jazo zituzten; horietako lauk 4 eta 4,9 graduko magnitudea izan zuten, Richter eskalan[1].

Biktimak eta kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seismoaren ondorioz, errepide ugari moztu egin behar izan zituzten, erreskate taldeen lana zailduz. Horretaz gain, azken egunetako euriteek ere zailago egin zutenzaurituak artatzea[2].

Txinako agintariek 2.500 militar eta 700 polizia eta suhiltzaile mugiarazi zituzten eta hondakinen artean bizirik egon zitezkeen pertsonak aurkitzen saiatu ziren[3].

Lurrikararen eraginez, 12.000 etxebizitza eraitsi eta beste 30.000 inguru hondatu ziren, antzinako etxeak gehienak. Polizia eta erreskate zerbitzuetako langileak ezbeharraren tokira gerturatu ziren, eta kanpinak, oheak, mantak eta arropa kaltetutako tokirako eraman zituzten. Bestalde, Yunnan probintziak larrialdi zerbitzuetako 30 langile bidali zituen[4]. Abuztuaren 4ean, 57.000 inguru ziren lekualdatu zain zeuden herritarrak, eta 12.000 suntsitutako etxeak[5].

Abuztuaren 4eko datuen arabera, gutxienez laurehun lagun hil ziren. 20.000 polizia, suhiltzaile eta militar erreskate lanetan ari ziren, hondakinen artean bizirik geratutakoak aurkitzeko. Gutxienez 1.800 ziren zaurituak[6].

Abuztuaren 5eko datuen arabera, gutxienez 410 lagun hil ziren, 12 lagun desagertuta zeuden eta 2.373 zauritu. Ia 124.000 etxe eraitsi ziren lurrikararen ondorioz, eta beste 124.000k kalte handiak zituzten. Izan ere, konderrian dauden eraikinak zaurgarriak ziren, egurrezkoak eta aspaldi egindakoak zirelako. Lurrikara jazo eta gero botatzen hasi zen euria eta luiziak erreskate-lanak eta laguntza gizatiarraren helduera ari ziren oztopatzen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]