2014ko Sydneyko bahiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bahiketa lekua.

Koordenatuak: 33° 52′ 4.66″ S, 151° 12′ 40.07″ E / 33.8679611°S,151.2111306°E / -33.8679611; 151.2111306 2014ko Sydneyko bahiketa 2014ko abenduaren 15ean Sydneyn gertatu zen bahiketa izan zen.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera hau ez zen izan, Estatu Islamikoarekin lotura duen lehen gertaera. Irailean Poliziak 18 urteko gazte bat hil zuen tiroz Melbourneko polizia etxe bateko kanpoaldean poliziei labana batekin eraso zielako. Gainera, 2014an Poliziak sarekada handiak egin zituen ustez EIrekin harremana zuten herritarrak atxilotzeko[1].

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizean, bahitzailea Lindt Chocolate Cafe kafetegian sartu zen hiriko finantza gunean, eta hainbat lagun bahitu zituen. Bahiketa Martin Placeko txokolategi batean gertatu zen, hau da, hiriko merkataritzagune handienetako batean, eta bertan daude hiriko finantza-erakunde garrantzitsuenen egoitzak[2]. Bahitutako pertsona kopurua ezezaguna zen, baina Poliziaren ustez, ez 30 baino gehiago[3].

Hasieran, IS Estatu Islamikoaren bandera bat bahitzaileak kafetegian jarri zuela zabaldu bazen ere, ondoren ISena ez zela baieztatu zuten[3]. Mezuak hauxe zion: "Ala da Jainko bakarra, eta Mahoma da Jainkoaren mezularia"[2].

Poliziak bahitzailearekin hitz egin zuen eta honek ISen bandera bat eta Australiako lehen ministroarekin telefonoz hitz egitea eskatu zuen. Lau lehergailu jarri zituela (bi kafetegian eta bi inguruetan) ere esan zuen. Bahitutako bost pertsona aske geratu ziren, hiruk ihes eginda eta beste biek ihes eginda edo bahitzaileak askatuta[3].

Bahitzaileak bideo bat eman zien hedabideei, bere eskaerak zeintzuk ziren zabaltzeko, baina Poliziak bideoa ez zuen baimenik eman horretarako[2].

Azkenik, agenteak lokalean sartu eta bahituak askatu egin zituzte. Hori egitean, hiru pertsona hil ziren erreskate operazioan eta beste lau zauritu ziren[2].

Bahitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliziak bahitzailea Man Haron Monis bezala identifikatu zuen. Iranen jaioa zen baina 1996tik Australian bizi zen. Berezko izena Manteghi Bujerdi zuen, baina Australian izenez aldatu zuen[3].

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Abbott lehen ministroak bahiketa "arrazoi politikoengatik" egin zela adierazi zuen[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2014ko Sydneyko bahiketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]