2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Parte hartu zuten estatu-buruen argazki ofiziala.

2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzia edo Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketazko XXI. Konferentzia Parisen antolatu zen, 2015an, azaroaren 30tik abenduaren 11 arte. Konferentzia NBKEKA (ingelesez United Nations Framework Convention on Climate Change, labur UNFCCC edo FCCC) antolatua zen negutegi-efektua eragiten duten gasen isurketa mugatzeko asmoz.[1]

Konferenziaren emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko abenduaren 12an 195 estatu partehartzaileek gas-isurketak gutxitzeko oinarrizko adostasuna lortu zuten; akordio horri Parisko Hitzarmena esan zaio. Hamabi orrialdeko txostenean sinatzaileek karbono isurketak gutxitzeko neurriak hartzeko konpromizua hartu zuten, horrela negutegi-efektua mugatzeko Lurraren tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzeko. Txostenean ez dira markatzen ez epeak, lehenbailehen egingo dela bakarrik, ezta ere neurri zehatzak eta horregatik ekologisten kritika gogorrak jaso ditu. Laurent Fabius-ek, Frantziako Kanpo Harremanetako Ministroa, historikotzat jo du ituna, "handizale eta orekatsua" dela azpimarratu du.[2]

Akordioa 2020. urtetik aurrera ezarriko da.[3] Antolatzaile Batzordearen arabera aurreikusita dute neurri horiek nahikoak izango liratekeela mende bukaerarako, hau da, 2100erako, tenperatura globala industria aurreko garaietan baino bi gradu baino gutxiago igotzeko.[4]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzia

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]