Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Parisko Hitzarmena (2015)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Konferentzian parte hartu zuten zenbait ordezkari.

Parisko Hitzarmena Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparrua Hitzarmena (UNFCCC) barruan egokitutako akordioa da. Horren arabera, 2020. urtetik aurrera karbono dioxido isurketak gutxitu beharko dira. Hitzarmena 2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzian onartu zen, 2015eko abenduaren 12an. Horrekin negutegi-efektua geldiarazi nahi da, Lurraren tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzea, alegia. Bi gradu horiek mugarri gorri bezala ikusten dira planetaren oreka nolabait mantentzeko. Dena dela, gas isuriak murrizteko planak ez dira lotesleak izango.[1]

Hitzarmena sei hizkuntzatan argitaratu da:arabieraz, mandarinez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz.

175 herrialdek 2016an sinatu zuten New Yorken Parisko Hitzarmena, inoizko kopururik handiena berotze globalaren aurkako borrokan. Tartean, munduko berotegi-efektuko gasen igorle nagusiak, AEBak eta Txina. [2] 2017ko ekainaren 1ean AEBko presidente Donald Trumpek iragarri zuen bere herrialdeak akordiotik alde egingo zuela[3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-06-01.
  2. «In historic ceremony, UN chief hails China, US for formally joining Paris climate agreement», UN News Service Section, . Noiz kontsultatua: 2016-09-03.
  3. (Ingelesez) McCarthy, Tom (2017-06-01) «Paris climate agreement: world reacts as Trump pulls out of global accord – live» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2017-06-01.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]