2016ko Italia erdialdeko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2016ko Italia erdialdeko lurrikara
2016–2017 Central Italy earthquakes Itzuli
Gertakaria
Data 2016ko abuztuaren  24a
01:36:33 UTC
Kokapena  (Accumoli, Umbria, Lazio, Abruzzo eta Markak)
Koordenatuak 42° 43′ N, 13° 14′ E / 42.71°N,13.24°E / 42.71; 13.24Koordenatuak: 42° 43′ N, 13° 14′ E / 42.71°N,13.24°E / 42.71; 13.24
2016 central italy earthquake.jpg
Kalteak
Hilak 247
Zaurituak 388
Datu geologikoak
Magnitudea 6 eta 6,2 MW
Richter eskala 6,2
Sakonera 10km
Gehienezko intentsitatea IX (bortitza)
USGS us10006g7d
ISC 611462212

2016ko Italia erdialdeko lurrikara 2016ko abuztuaren 24an, goizeko 3:36tan (01:36 GMT) Norciatik gertu izandako lurrikara bat izan zen. Perugiatik 75 kilometrora hego-ekialdean eta L'Aquilatik 45 kilometrora iparraldean izan zuen epizentroa, Umbria, Lazio eta Markak elkartzen diren puntutik gertu. USGSk hasieran 6.2 kilometroko sakoneran eman zela esan zuen, 6.4ko magnitudearekin. Beranduago 6.2ra jaitsi zen, eta Europar-Mediterranear Zentro Sismologikoak 6.1 zela esan zuen.

Amatrice herrian kalte larriak gertatu ziren, epizentrotik gertu. Hainbat erreplika egon ziren, Erroma, Napoles eta Florentzian nabaritu zirenak. 247 pertsona hil ziren eta hainbat desagertu.

Eskualdea oso aktiboa da sismologikoki eta lurrikara garrantzitsu bat izan zen gertu, 2009an, L'Aquilan 300 pertsona hil eta 65.000 etxerik gabe utzi zituena.